Erakusketa: European Wildlife Photographer of the Year 2020

Noiz
Hasiera eguna: 2021/12/21, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2022/02/06, amaiera ordua: 19:00
Deskribapena

Gesellschaft Deutscher Tierfotografen

«European Wildlife Photographer of the Year 2020» argazki-erakusketa bat da, basanatura bere osotasun eta edertasun osoan erakusten duena. Gure sinesmenak eta jokaera pentsatzera, zalantzan jartzera eta desafiatzera bultzatzen gaitu erakusketa honen ahalmen dokumentalak, agian gu aldarazteko adina. Izan ere, gaur egun, klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen etengabeko gainbeheraren aurrean, inoiz baino garrantzitsuagoa da etenaldi bat egitea gure jarrera birpentsatzeko.

2020ko lehiaketan saritutako 84 argazkiak jarri ditu ikusgai erakusketak, 38 herrialdetako argazkilariek bidalitako 19.000 argazki baino gehiagoren artean aukeratuak. Irudi horietako batzuek harrituta utziko gaituzte beren edertasunagatik, baina badira natura nola tratatzen eta kaltetzen dugun erakusten duten beste batzuk ere. Nolanahi ere, irudiek gogora ekartzen digute zeinen garrantzitsua den natura babesteko neurriak hartzea, eta premiazkoa dela helburu hori lortzeko ahalegin guztiak egitea.

Oro har, garai zail hauetan errealitatea irudikatzeko konpromiso ausarta erakusten dute argazkiek. Guztiek pizten dituzte emozioak ikuslearengan, eta askok sentimendu eta lotura kontraesankorrak ere eragiten dituzte, isil-isilik hunkitu egiten baikaituzte animalia basatiei eta naturari ematen diegun tratua agerian jartzean.

Lekua: Ataria

Data: abenduaren 21etik otsailaren 6ra

Hizkuntza: ele bitan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.