Lantegia: Habia-kutxak, txorien etxeak

Noiz
Eguna: 2021/12/08, hasiera ordua: 17:00, amaiera ordua: 18:30
Deskribapena

Hirian dauden animalia gehienak basa-animaliak dira, nahiz eta hasiera batean ez iruditu, hiri-ingurunean bizi direlako. Gainera, ia denak babestuta daude. Gure hirietako parkeetan eta lorategietan, oro har, hegazti-fauna ugari bizi da urte osoan (batez ere, basoko hegaztiak). Fauna hori desberdina da lekuaren tamainaren eta bertako landare-espezieen aberastasunaren arabera. Hain zuzen ere, hegaztiak dira hirietako basafaunaren multzorik ugariena.

Lorategietan bizi diren hegaztiak, neurri handi batean, jatorrian basoetan bizi zirenak dira, hala nola txantxangorria, urretxindorra, birigarroa, kaskabeltza edo amilotxa. Lantegi honetan habia-kutxen mundua ikertuko dugu, zati teoriko baten bidez. Habia-kaxei buruzko sarrera orokorra egingo dugu, haien jatorria, erabilera desberdinak, tipologiak, non eta nola jarri behar diren azaltzeko. Atal praktikoa ere izango da, parte-hartzaileek espezie jakin batentzako habia-kaxa egingo baitute, eta gero etxera eraman ahal izango dute.

Lekua: Ataria

Data: abenduak 8, asteazkena

Ordutegia: ostirala, 17:00-18:30

Norentzat: 5-12 urte bitarteko haurrentzat

Izena ematea (irailaren 27tik aurrera): udal webgunean

Hizkuntza: ele bitan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.