Hitzaldi-solasaldiak: 'Aisialdia, hiri hezitzailearen oinarri' (Hezi-ola zikloa)

Noiz
Eguna: 2022/01/12, hasiera ordua: 18:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:30
Deskribapena

Hezi-ola zikloaren hirugarren saioa izango da honako hau. Zikloak erantzun partekatuak bilatu nahi dizkio ondorengo galderari: zer jakin beharko luke gasteiztar batek euskarari eta euskarazko kulturari buruz, derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean?

Saio honetan, OinHerri taldeko Eñaut Aiartzaguenak taldearen aisia-eredua definitzeko kontzeptuak azalduko ditu, besteak beste, haurren kultura aitortzea, aisia hezitzaile eta euskalduna izatea, aniztasuna eta berdintasuna, ingurumen naturala eta kulturala zaintzea eta pertsonen arteko harreman osasuntsu eta justuak. Ondoren, GEU elkarteko Zuriñe Gil eta Euskal Girotze Barnetegietako Rafa Arrizubieta elkarrekin solastatuko dira, hori guztia Gasteizen nola lantzen dugun hausnartzeko.

Tokia: Oihaneder Euskararen Etxea. Ortuño aretoa

Izen-ematea: ueu.eus(Beste leiho batean irekiko da) webgunean, saioa baino astebete lehenagora arte, lekua baldin badago.

Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzua. Laguntzaileak: Gasteizko Berritzegunea, Euskararen Foru Zerbitzua, Oihaneder Euskararen Etxea eta UEU.

Hezi-Ola zikloaren kartela Imagen archivo pdf

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.