Alfontso XI.aren kaleko haur-parkea hobetzea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean heldu batek adingabe baten izenean aurkeztutako proposamena.
Auzoa(k): Arriaga-Lakua
Gutxi gorabeherako kostua: 145.000 €
Zertan datza?
Alfontso XI.aren kaleko haur-parkea hobetzea. Izan ere, parke horretan haur pila bat ibiltzen dira, eta ia ez dago zaburik bertan jolasteko. Zorua oso egoera txarrean dago eta haurrak erori egiten dira korrika dabiltzanean. Ondo legoke parkea handitzea eta berritzea, eta zorua aldatzea.
Non egingo litzateke?
Gaur egun dagoen lekuan bertan.
Zer ekarpen egiten du?
Haur-parkean zabu gehiago jartzea, parkea oso eskasa geratu baita, bertan haur asko bizi direlako; eta parkeetako zorua konpontzea.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.