Erdi Aroko Hiriguneko udal enpresa zentroak Ekoscan ziurtagiria du 2015. urtetik, zeina IHOBE S.A. ingurumen sozietate publikoak(Beste leiho batean irekiko da) ematen baitie ingurumen-kudeaketako sistema ezarri eta Ekoscan®araua betetzen duten enpresa eta erakundeei.
Arau horri jarraituz ziurtatzen diren enpresek erronka hau hartzen dute beren gain:
Ziurtapen erakundeek urtero egiten dituzte auditoretzak, eta ziurtagiriek ere urtebete irauten dute, ingurumen hobekuntzak egiteko baldintzapean baitaude.
Ziurtagiri horiek lortzeak erakusten du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sai-lak ingurumen hobekuntza kudeaketa estrategiaren barruan sartzeko konpromisoa duela, eta hazkunde jasangarria herritarrei eta gizarteari oro har transmititu nahi eta behar dien kulturatzat jotzen duela.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.