Itun berdea - Jardunbide onak - Tipologia: ingurumen sentsibilizazioa

Pacto Verde jornada

Airestudio Geoinformation Technologies, S.Coop.

www.airestudio.es(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Buenas prácticas - Airstudio

  • Jarduera: geoinformaziorako zerbitzu eta produktuak.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jardun egokia: ingurumen alorreko zabalkunderako barne protokolo bat ezartzea.
  • Deskribapena: ezarritako protokoloaren bidez, ingurumenaren alorreko sentsibilizazioa helburutzat duten zabalkunde jardueretan parte hartzen du ikastetxeetan zein administrazioetan.
  • Lortutako hobekuntza: herritarren kontzientziazioa areagotzea, gizarteak Airestudiori buruz duen irudia hobetzea eta hainbat gizarte taldek haien proiektuetan parte hartzea.

Arabako Artium fundazioa

www.artium.eus(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Artium

  • Jarduera: museoak.
  • Neurria: enpresa txikia.
  • Ingurumen jarduera egokia: Artiumeko lorategia: kultura eta natura ondarea batzen.
  • Deskribapena: bost zentzumenekin esperimentatzeko egituratuta dagoen lorategia instalatu dute. Lorategia eta horrek duen ingurumen konpromisoa museoko jarduera eta erakusketekin erlazionatzen dira.
  • Lortutako hobekuntza: lorategia bisitatzen duten pertsonen prestakuntza eta kontzientziazioa lortzen da.

Bionekazaritza

www.bionekazaritza.net(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Bionekazaritza 1

  • Jarduera: kontsumo ekologikoko elkartea.
  • Neurria: Mikroenpresa
  • Ingurumen-jarduera egokia: Hurbileko kontsumoaren sustapena.
  • Deskribapena: hurbileko kontsumoaren sustapena, elikagaien garraio eta banaketa lanetan erregai fosilen erabilpena murrizteko giltzarri den aldetik. Kontsumitzaileen-taldeak sortzea. Ekoizleen sareak, 100 familia kontsumitzaile ingururi produktu ekologikoez hornitzen dituztenak.
  • Lortutako hobekuntza: kontsumo ekologikoaren eta hurbilekoaren sustapena, kontsumitzaile eta ekoizleen sareak sortuaz, hartara banaketaren inpaktua murrizteko.

Egibide

www.egibide.org(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: hezkuntza.
  • Neurria: enpresa handia.
1. Jardunbide ona

Pacto Verde - Egibide

  • Ingurumen jardun egokia: Egibide-Ekobide.
  • Deskribapena: Egibidek Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzako Sistema Integratua du, eta aktiboki parte hartzen du 21 Eskola Agendan eta Eskola Iraunkorren Sarean iraunkortasun eta mugikortasun gaiak lantzeko.
  • Lortutako hobekuntza: ikastetxeko ikasleek ingurumenaren alorrean duten sentsibilizazioa handitzea.
2. Jardunbide ona

Pacto Verde - Egibide

  • Ingurumen jarduera egokia: alda ezazu martxa!
  • Deskribapena: mugikortasun iraunkorreko proiektu bat garatu dute, bizikletaren erabilera sustatzeko, hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzeko, Udalari Egibideko sarbideetan hobekuntzak egin ditzan proposatzeko, ikasgai eta modulu batzuetan programazioak egokitzeko eta campusen arteko mugikortasun iraunkorra handitzeko.
  • Lortutako hobekuntza: ikasleen % 85 modu iraunkorrean hurbiltzen da ikastetxera, eta ingurumen sentsibilizazioa handitu da hezkuntza komunitate osoan.
3. Jardunbide ona

Pacto Verde - Egibide 3

  • Ingurumen-jarduera egokia: Mugikortasun autonomo eta aktiboa
  • Deskribapena: bizikletaren erabilera sustatzea, bai eta zentroetara joan-etorrerak modu iraungarrian egiteko ohitura ere. Egibide barruan zein kanpoan bizikletaren erabilpena sustatzeko jarduera-programa.
  • Lortutako hobekuntza: Ikasleen % 85 garraiobide iraungarriak baliatzen dituzte zentrora joateko. Murriztu egin da GEI, NOx, SO2 eta PM gasen jaulkipena, % 5,28, % 3,71, % 43,78 eta % 32,68 hurrenez hurren. Hobetu egin da ingurumenarekiko sentsibilitatea ikasleen artean. Handitu egin da EGIBIDEko hezkuntza komunitatearen partaidetza, bai eta beraien harremana hiriko beste interes-talde edo kolektibo batzuekin. Natur baliabideen xahuketa, biodibertsitatearen galera, ozono-geruzaren mehetzea eta klima-aldaketa murrizten lagundu da.
4. Jardunbide ona

Pacto Verde - Egibide

  • Ingurumen-jarduera egokia: Elikadura eta kontsumo arduratsuak
  • Deskribapena: xahuketari buruzko mintegi, jardunaldi eta topaketak. Kontsumo arduratsua, elikadura osasungarria.
  • Lortutako hobekuntza: % 34,8 murriztu da hondakin ez arriskutsuen sorrera. Areagotu egin da herritarren sentibilizazioa zentroko ikasle boluntarioen aldetik, halako moduan non hobetu ein den Ingurumenarekiko duten jarrera.

El Boulevard merkataritza-zentroko jabeen komunitatea

www.el-boulevard.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Boulevard

  • Jarduera: Merkataritza-zentroko jabeen komunitatea
  • Neurria: Mikroenpresa
  • Ingurumen-jarduera egokia: Urteko ingurumen-kanpaina. STOP klima aldaketari. Bat egin erronkarekin!
  • Jarduera egoki mota: Ingurumen sentsibilizazioa
  • Deskribapena: hezkuntza-kanpaina partizipatiboa, Ingurumena eta iraungarritasuna zaintzeari buruz. Erakusketa eta adin orotako herritarrak kontzientziatzeko jarduerak, klima-aldaketatik eratorritako arazo ororen aurrean.
  • Lortutako hobekuntza: hau eta helduak hezi eta kontzientziatzeko lana, hartara egintza txikien bidez planeta eta bertako baliabideak zaintzeko konpromisoan aurrera egin dezaten.

Gasteizko Ingeniaritza Eskola

www.ehu.eus(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Escuela Ingeniería

  • Jarduera: Unibertsitate mailako hezkuntza (irakaskuntza eta ikerketa).
  • Neurria: enpresa handia.
  • Ingurumen jardun egokia: ingeniaritza iraunkorraren inguruko jardunaldiak eta aurkezpenak.
  • Deskribapena: ingeniaritza iraunkorrari buruzko jardunaldi eta aurkezpenak; horietan, hizlariez gain, enpresek ere hartzen dute parte, eta iraunkortasunaren alorreko beren produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzte.
  • Lortutako hobekuntza: alde batetik, Unibertsitateak eta enpresek iraunkortasunaren alde egiten duten lana ikusaraztea eta, horri esker, ingurumenarekiko kontzientzia handitzen laguntzea, eta, bestetik, Gasteizek garapen iraunkorraren erreferente gisa duen irudia indartzea.

Glutena Aztertzeko EHU-ko Laborategia

www.ehu.eus/es/web/laboratorio_gluten(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Laboratorio gluten

  • Jarduera: Gluten kopurua zehaztea, janari, gehigarri eta parafarmazia-produktuetan.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jardun egokia: ingurumen-iraunkortasuneko prozedura-gida.
  • Deskribapena: bi hizkuntzetan argitaratu eta zabaldutako gidak hondakinen kudeaketari, energia-eraginkortasunari eta paper-gauzen kudeaketari lotutako jardunbide egokiak jasotzen ditu.
  • Lortutako hobekuntza: atmosferarako emisioak murriztea eta energia elektrikoaren kontsumoa gutxitzea. Ingurumen sentsibilizazioa unibertsitate komunitate osoan zabaltzea.

Guiartu

www.guiartu.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Guiartu

  • Jarduera: Turismo iraungarria. Bisita gidatuak.
  • Neurria: Mikroenpresa
  • Ingurumen-jarduera egokia: Ibilbide inklusiboak, tandema eta rickshawa erabiliz.
  • Deskribapena: ibilbide turistikoak bizikletan eta rickshawean, hartara Green Capital 2012 eta Global Green City Award 2019 sustatuz. Ibilbide inklusiboak mugikortasun murriztua edo ikusmen urria duten pertsonentzat.
  • Lortutako hobekuntza: Gasteiz ezaugarritzen duten ingurumen balioak sustatzea, ets sektore turistikoan bereiztea, tokiko ingurunearekiko arduratsua den turismoaren bitartez.

Ideolab

www.ideolab.com(Beste leiho batean irekiko da)

PActo Verde - Ideolab

  • Jarduera: Brandinga, estrategia eta diseinua
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen-jarduera egokia: No más basura (www.nomasbasura.es(Beste leiho batean irekiko da))
  • Deskribapena: #NoMásBasura online plataforma bat da, gure gotro inguruan dagoen zaborra ikusarazteko.
  • Lortutako hobekuntza: ingurune natural jakin bateko puntu gatazkatsuak konpartitzeko aukera sustatzen du. Gure ingurune naturala inbaditzen duen zabor kantitatea murriztea. Gizartea gure paisaiak garbitzearen alde mugiaraztea, eta Ingurumena errespetatzearen garrantziaz kontzientziatzea.

Infobox Solutions

www.infoboxsolutions.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Infobox

  • Jarduera: zerbitzu informatikoak (webguneen diseinua, garapena eta programazioa, aplikazio mobilak)
  • Neurria: enpresa txikia.
  • Ingurumen-jarduera egokia: QR teknologia bidez batzar eta beste ekimen batzuetarako akreditazioak eta sarbidea emateko aplikazioa
  • Deskribapena: Aplikazioa honek akreditazioei buruzko informazioa dauka, eta ekimenaren antolatzaileek sarbidea in situ kontrolatzeko erabiltzen dute.
  • Lortutako hobekuntza: paper-kontsumoa murriztea. Negozio-ildo berria, konpetentziaren aurrean lehiakortasun-abantaila dakarrena.

Instalaciones Boro S.L.

www.boro.es(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Boro

  • Jarduera: iturgintza, berokuntza eta aire girotuko sistemen instalazioak.
  • Neurria: enpresa txikia.
  • Ingurumen-jarduera egokia: Ingurumen alorreko zenbait hobekuntza.
  • Deskribapena: obretako edukiontzi metalikoak berrerabiltzea aldagela, jantoki eta bulegotarako. Bizikletentzako aparkalekuen instalazioa, bizikletak aparkatzea errazteko eta bizikletaren erabilera sustatzeko. Argiteria aldatzea: sodio-lurrunezko teknologia zaharraren ordez LED lanparak jartzea, erredimendu handiago eta kontsumo txikiagokoak baitira.
  • Lortutako hobekuntza: baliabide naturalak aprobetxatzea eta modu iraungarri eta natura errespetatzen duen baten haztea, gure jarduerak inguruan duen eragina ahalik eta gehien murriztuz.

La Esmeralda baratzea

Pacto Verde - La huerta Esmeralda

  • Jarduera: barazkien, sustraien eta tuberkuluen laborantza.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jarduera egokia: nekazaritzako konpostatzea.
  • Deskribapena: Inmaculada ikastetxeko eta Ekume jatetxeko zati organikoa (2 tona baino gehiago) erabiliz 300 kilo konpost lortu dituzte. Labore-zapaldetan erabiltzen da, eta ikasleekin antolatutako bisitetarako.
  • Lortutako hobekuntza: auzoko eskola-komunitatearen sentsibilizazioa, konpostatzea egokia izan dadin hondakin organikoak bereizten ikasten dutelako, baita hondakinak baliabide gisa erabiltzen ere.

Luz y Espacio

www.luzyespacio.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Luz y espacio 1

  • Jarduera: Arkitektura-estudioa
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen-jarduera egokia: Azala BI, Euskadiko Eraikinetako Inguratzailearen Birgaitze Energetikoaren Gidaliburua (ERAIKAL ikerkuntza-programaren baitan).
  • Deskribapena: Azala gidaliburuak Euskadiko eraikinetako inguratzailearen birgaitze energetikoaren alorreko jardunbide egokiak definitzen ditu.
  • Lortutako hobekuntza: jendeari (bereziki eraikuntzaren sektorearen ingurukoari) ezagutza eta esperientzia transmititzea hirien birgaitze energetikora eta biziberritze edo birgaitze sozialaren alorrean.

Michelin España Portugal, S.A.

www.michelin.es(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Michelin 2

  • Jarduera: pneumatikoen eta kautxuzko kameren fabrikazioa.
  • Neurria: enpresa handia.
  • Ingurumen-jarduera egokia: hornitzaileekiko lankidetzazko ekimena, plastikozko ontziak eta edalontziak kentzeko.
  • Deskribapena: hornitzaileekiko (La Brasileña eta Soodeco) lankidetza, plastikozko ontziak paperezkoekin ordezkatzeko, eta handizkako horniketa sustatzeko. Kontzientziazio eta sentsibilizazio jarduerak.
  • Lortutako hobekuntza: plastikozko 75.000 edalontzi kendu dira urteko. Plastikozko botilak eta latak kendu dira

Preoca Servicios medioambientales S.L.

www.preoca.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Preoca

  • Jarduera: ingeniaritza, aholkularitza eta prestakuntza ingurumenaren alorrean.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jarduera egokia: kimu berdeak sortzen.
  • Deskribapena: hilero jardunaldi bat antolatzen dute Gasteizko hainbat ikastetxetan, ingurumen arazoen eta horiek minimizatzeko jardunbide egokien berri emateko.
  • Lortutako hobekuntza: jardunbide egoki horrek geroko belaunaldien ingurumen sentsibilizazioa sustatzen du, eta marka-irudia eta gizarte aitorpena handitzen.

Seikaz Comunicación (Gabineteseis)

www.gabineteseis.es(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde- Gabinete Seis

  • Jarduera: egunkari eta aldizkarien edizioa
  • Neurria: Mikroenpresa
  • Ingurumen-jarduera egokia: Change the Change nazioarteko konferentziaren zabalkundea.
  • Deskribapena: Klima-aldaketari buruzko Euskadiko lehen konferentzia handiaren zabalkundea. Klima-aldaketaren inguruko lehen dekalogora atxikitzeko aukera Euskadi eta Espainiako komunikabide nagusiei.
  • Lortutako hobekuntza: lehen urrats bat ematea komunikabideen alorrean, zein funtsezko elementua baitira enpresak ingurumen-inpaktuaren inguruan kontzientziatzeko

Senda 15 Coworking

www.senda15.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: coworking espazioa
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jardun egokia: coworking espazioetan eta bulegoetan hondakinak kudeatzeko plana.
  • Deskribapena: hondakinak kudeatzeko plan bat diseinatu dute M-B-B filosofian (murriztu, berrerabili eta birziklatu) oinarrituta, eta plan hori ezagutza-tresna gisa argitaratu dute, Internet bidezko elkarlana ahalbidetzen duen plataforma batean.
  • Lortutako hobekuntza: kudeaketa onaren bidez enpresaren beraren inpaktua gutxitzea, eta argitaratutako metodoa beren egingo duten hirugarrenek eta inpaktua murriztea.

The Fashion Place

www.thefashionplace.es(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: diseinu eta moda eskola.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jardun egokia: moda iraunkorra.
  • Deskribapena: enpresa honetako jardueretan moda eta iraunkortasuna eskutik hartuta doaz, bai beren zentroan bai Gasteizko ikastetxeetan kontsumismoaren inguruko kontzientzia zabaltzeko egiten dituzten jarduera eta hitzaldietan.
  • Lortutako hobekuntza: helburua jende gaztea modaren mundura erakartzea eta ingurumen kontzientzia sortzea da; hori dela eta, emaitzak epe ertain/luzera espero dira.

Tiz-Tuz, S.L.

www.tiz-tuz.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Tiz Tuz

  • Jarduera: jarduera odontologikoak.
  • Neurria: Microempresa.
  • Ingurumen-jarduera egokia: Lo justo y lo necesario.
  • Deskribapena: hondakin gutxiago; hobekuntza lehengaien eta material osagarrien kontsumoan.
  • Lortutako hobekuntza: hondakin gutxiago sortzea, plastikoaren erabilpena ekiditea, bigarren bizitza ematea zenbait ekipori. Gastu-murrizketa horniduran 2019an (% 8,89 inguru) aurreko ekitaldiarekin konparatuta; gure bezero askoren balioetara gerturatzea, hartara gure markari balioa erantsiz.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.