TUVISA - Pribatutasun politika
TUVISA SAk beren gain hartua du pribatutasuna babesteko konpromisoa, eta tratatzen dituen datu pertsonalak egoki erabiltzekoa, bai online -webgunean edo edozein azpidomeinu edo mikrosite bitartez-, bai offline ematen dizkiguzularik ere.
Arren, irakur itzazu pribatutasun-politikaren inguruko ohar hauek arretaz, eta ados bazaude baino ez eman zure datu pertsonalak. Ados ez bazaude, ez ezazu webgune hau erabili, ezta bertako zerbitzuak ere, eta ez eman daturik. Webgune honetan sartzen zarelarik, eta bertako edozein zerbitzu erabiltzen, edo zure datuak ematen -on line nahiz off line delarik ere-, baiezkotzat joko da, hau da, adostasuna ematen duzula zure datuak aurrerago adierazten diren helburuetarako erabiltzeko, behar izanez gero.
Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
- GASTEIZKO HIRI GARRAIOAK (TUVISA)
- Posta helbidea: Agirrelanda kalea z.g., 01013, Gasteiz (Araba)
- Telefono-zenbakia: 945 16 10 54
- Posta elektronikoa: tuvisa@vitoria-gasteiz.org
Nola eskuratu ditugu zure datuak?
Langileak hautatzeko gure prozesuren batean parte hartzen baduzu, edo kudeatzen ditugun aparkalekuetako edo gure garraio-zerbitzuen erabiltzailea bazara, zuk zeuk jakinarazi dizkiguzu -off-line zein on-line- gure zerbitzuak eskatzeko unean , horien bitartez zurekin kontratu-harremana eta/edo bestelakoa izateko, edo hauta-prozesuetan parte hartu ahal izateko.
Zure borondatez datu pertsonalak jakinarazten dizkiguzunean, bermatzen duzu informazio hori emateko gauza zarela, eta informazio hori egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela isilpekoa eta ez duela urratzen ez inongo kontratu-murrizketarik, ez eta hirugarrenen eskubiderik, eta konpromisoa hartzen duzu beste inoren lekua iruzurrez ez hartzekoa. Zurea da zure datuak zuzen eta eguneratuta mantentzeko erantzukizuna, eta TUVISAk ez du inongo erantzukizunik izango zuk hala egin ezean.
Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Jakinarazten dizkiguzun datuak, bai eta zurekiko harremanak iraun bitartean (dela kontratu-harremana edo beste edonolakoa), zenbait xedetarako tratatu ditzakegu, esaterako eskatu duzun zerbitzua emateko, hauta-prozesuetan zure parte hartzea kudeatzeko, zurekiko harremana eta komunikazioa kudeatzeko, eskaera, kexu eta erreklamazioak artatzeko, zurekiko kontratu-harremanak kudeatzeko, asetasun-mailari buruzko inkestak egiteko...
Zenbat denboratan gordeko ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak gordeko ditugu interesatuak horiek ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean, eta, baita ezabatzeko eskatuko balu ere, behar den denboraz, eta tratamendua mugatu egingo delarik, soil-soilik, bete beharrekoak zaizkigun lege- eta kontratu-betebeharrak betetzera, edo gure erantzukizun oro preskribatu arteko legezko epeak igaro arte, edo interesatuarekin izandako harremanetik eratorri litezkeen erreklamazioetatik babesteko aurreikusitako epeak iraun bitartean.
Zein oinarri juridikok ematen digu zure datuen tratamendua egiteko legitimazioa?
Datuak tratatzeko legitimazioa ematen duen oinarri juridikoa era askotakoa izan daiteke: aldeen arteko kontratua (aparkalekuetako edo eskariaren araberako BUX zerbitzuaren edo ohiko garraio zerbitzuaren erabiltzaileen kasuan), edo zure baimena, hauta-prozesuren batean parte hartzen ari bazara edo -off-line zein on-line- eskaeraren bat egin badiguzu. Zure datuak ematen dizkiguzularik, modu zalantzagabean ematen diguzu adostasuna, trata ditzagun, esan nahi baita zure adostasunaren baieztapen argitzat joko dela egintza hori. Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak direnez zure eskariari erantzuteko edo gure zerbitzuak emateko. Ez badizkiguzu ematen, ezingo dugu halakorik egin. Edozein unetan uka zenezake adostasun hori, helbide honetara idatziz: tuvisa@vitoria-gasteiz.org
Beste kasu batzuetan, izan daiteke zerga-araudia, edo kontsumitzaile eta erabiltzaileen ingurukoa betearaztea.
Zein hartzaileri jakinarazi ahal dizkiegu zure datuak?
Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren bati komunika dakizkiokeela, lagapenaren emailearen eta hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten xedeak betetzeko, esaterako:
- Banku-entitateei, kobrantza eta ordainketak kudeatzeko.
- Legeak datuak komunikatu beharra agintzen duen erakunde eta organoei (Gasteizko Udala, zerga-administrazioa, Eusko Jaurlaritza...).
Jakinarazten dizugu ezen, Estatu Batuetako hornitzaileak erabiltzen baditugu, zeinek datu pertsonaletara sarbidea izan baitezakete, gure jardueraren osagarri diren zerbitzuak emate aldera -ostatatzea, housing, software as a service, urruneko segurtasun-kopiak eta mantentze-lan informatikoak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, e-posta bidalketak eta e-mail marketing, artxibo-transferentziak eta abar-, enpresa horiek diferenteak izan daitezke eta denboran zehar aldatu, baina, nolanahi ere, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko Privacy Shield akordioari atxikitako enpresak aukeratuko ditugu, edo babes-maila egokikotzat jo diren herrialdeetakoak, esan nahi baitu Europakoen pareko betekizunak betetzera behartzen dutela beren burua, datuak babesteari dagokionez. Edonola ere, datuak babesteko politika hau onartzen duzularik, berariaz eta modu zalantzagabean ematen duzu baimena enpresa horiei datuak komunikatzeko, jakinaren gainean zaudelarik horrek datuen nazioarteko transferentzia egitea dakarrela berekin, Europako espazio ekonomikotik kanpoko herrialde batera.
Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?
Datuetan sartzeko eskubidea: zein datu pertsonal tratatzen ari garen galde egin diezagukezu, baita horien kopia eskatu ere.
Zuzentzeko eskubidea: Oker dauden datu pertsonalak zuzentzako eska diezagukezu, eta osagabeak osatzeko, baita deklarazio osagarria eginez ere.
Ezabatzeko eskubidea (ahanztura-eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, baldin eta, zertarako bildu ziren, horretarako dagoeneko beharrezko ez badira, adostasuna emateari uzten badiozu, legez kanpokoko tratamendurik eman bazaie edo legezko betebeharra bete bada.
Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; hala egiten baduzu, erreklamazioak egiteko eta aldezteko bakarrik gordeko ditugu.
Datuak eraman ahal izateko eskubidea: Zure datu pertsonalak formatu egituratu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko batean itzul diezazkizugula eska diezagukezu -zeuri edo zuk esaten diguzun beste norbaiti-.
Aurka egiteko eskubidea: Zure datuei ematen zaien tratamenduaren aurka egin dezakezu, tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-xedeetarako bada.
Eskubide horiek baliatzekotan, eskabidea egin beharko diguzu, idatziz eta sinatuta, eta nortasun-agiriaren, pasaportearen edo baliozko beste agiriren baten kopia erantsi, pribatutasun-politika honen 2. atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora igorriz. Datuak aldatuz gero bide berberak erabili beharko dituzu jakinarazteko; egin ezean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango".
Eskabide horietako edozein jasotzen dugularik, legezko epeetan erantzungo dugu.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean erreklama dezakezu. Balia ditzakezun eskubideen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, edo horretarako formularioak eskuratu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera jo dezakezu: www.aepd.es.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.