Itun berdea - Jardunbide onak - Tipologia: ekonomia zirkularra

Itun berdea

A&B Laboratorios de Tecnología S.A.U.

www.ab-laboratorios.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: bioteknologia.
  • Neurria: enpresa txikia.

Itun berdea  - A&B Laboratorios de Tecnología

  • Ingurumen jardun egokia: hazkundea eta errentagarritasuna, garapen iraunkorreko helburuekin lotuta.
  • Deskribapena: Garapen iraunkorreko 7 helbururekin lotutako ekintzak garatzen dituzte: osasuna eta ongizatea; kutsatzen ez duen energia; lan duina eta hazkunde ekonomikoa; industria, berrikuntza eta azpiegitura; ekoizpen eta kontsumo arduratsuak; klimaren aldeko ekintza, eta helburuak lortzeko aliantzak.
  • Lortutako hobekuntza: Diseinuen eta birdiseinuen ingurumen portaera hobetzea azken 2 urteetan: % 13ko hobekuntza. Oso produktu lehiakorren diseinua, zeinak nazioarteko merkatuak ireki baitizkie (20 herrialdetan daude gaur egun).

"Itun berdea" IV. Sariak (ohorezko saria)

Apartamentos Irenaz

www.irenazvitoria.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: apartamentu turistikoak.
  • Neurria: mikroenpresa.

Pacto Verde - Irenaz

  • Ingurumen jarduera egokia: kortesiazko produktu ekologikoak.
  • Deskribapena: apartamentuetako bainugeletan banaka ontziratuta eskaini ohi diren kortesiazko produktuen ordez ziurtagiri ekologikoa eta dosifikatzailea duten xaboi ontziak jarri dira.
  • Lortutako hobekuntza: aurrezpena ontziak ekoizteko plastikoan, eta aurrezpen ekonomikoa, banakako ontzien aldean % 50 errentagarriagoa baita. Ziurtagiri ekologikoak iraunkortasunaren apustua bermatzen du.

Arco Reprografía S.L.

www.arcosc.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: inprimaketa eta arte grafikoak.
  • Neurria: mikroenpresa.

Pacto Verde - Arco reprografía

  • Ingurumen jarduera egokia: era guztietako olanak berrerabili eta bigarren bizialdia ematea.
  • Deskribapena: bezeroek dagoeneko publizitate-euskarri gisa erabiltzeko asmorik ez duten olanak Sin desperdicio enpresari (Emaus taldea) ematen dizkiote, haiek poltsak, karpetak, estutxeak, nezeserrak eta abar egiteko lehengaitzat erabil ditzaten.
  • Lortutako hobekuntza: hondakina izan beharrean, olanak produktu berriak egiteko lehengai bihurtzen dira. Biltegiratutako hondakinak murrizten dira eta azkarrago kudeatzen dira.

Asumandik, S.L.

  • Jarduera: catering ekologikoko enpresa.
  • Neurria: mikroenpresa.

Pacto Verde - Asumandik

  • Ingurumen-jarduera egokia: Nunca Mais Plastic.
  • Deskribapena: landare jatorrizko material erabat konpostagarri, ekologiko eta biodegradagarria den elementu batekin ordezkatzen dugu plastikoa: arto-almidoia edo PLArekin. Zabor organikoaren edukiontzian utzitako ontziak maluta bihurtzen dira, sortu zire lekura berriz itzultzeko: Ama Lurrera.
  • Lortutako hobekuntza: plastikoaren erabilera % 100 murriztea.

Burulan

  • Jarduera: aeronautikako eraikuntza.
  • Neurria: enpresa handia.
1. Jardunbide ona

Pacto Verde - Burulan

  • Ingurumen jarduera egokia: taladrina eta txirbilak mekanizazio-zentroetan bildu eta iragazteko sistema.
  • Deskribapena: sistemak tamaina handieneko txirbilak iragazten ditu, eta ondoren lehortu eta biltegiratu egiten dira. Taladrina huts-tangara bidaltzen da, eta xurgatzeko papera baliatuz iragazten da, berrerabilgarria izan dadin.
  • Lortutako hobekuntza: taladrinaren eta uraren kontsumoa murriztea, baita sortutako hondakinak ere. Hornikuntza sistema optimizatzea.
2. Jardunbide ona

Pacto Verde - Burulan

  • Ingurumen-jarduera egokia: Mekanizazio lantegian airearen gaineko inpaktua gutxitzea laino-kaptadoreak instalatuz.
  • Deskribapena: 10 laino-kaptadore instalatzea; bakoitzak 3 iragazi-etapa dituelarik, ebaketa-likidoaren partikula birkondentsatuak makinaren gordailura itzularaztea ahalbidetzen du.
  • Lortutako hobekuntza: murriztu egiten du lanbro edo lainobera, % 99tik gorako eraginkortasunez (AFNOR NFX 44-060 arauari jarraiki eginiko testen arabera). Luzatu egiten da makina eta lanabesesn bizi erabilgarria, eta hobetu langileen segurtasuna.

Castinox S.A.

www.castinox.net(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: harean moldatutako piezak galdatzea, altzairu herdoilgaitz eta bereziak baliatuz.
  • Neurria: enpresa txikia.

Pacto Verde - Castinox

  • Ingurumen jarduera egokia: industria-likidoen tratamendua ekoizpen-prozesuan: "0" isurketa.
  • Deskribapena: hutsean lurruntzeko sistemaren bidez hondakinak deuseztatzeko metodo bat ezarri dute, eta lortutako ura fabrikazio-prozesuan berrerabiltzen da, labeetako hozte-hobietan.
  • Lortutako hobekuntza: hondakinen kudeaketa hobetzea eta hozteko uraren kontsumoa gutxitzea.

Delfin Promociones y Marketing, S.L.

www.delfinregalos.net(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: publizitate-artikuluak, enpresa-opariak.
  • Neurria: mikroenpresa.

Pacto Verde - Delfin regalos

  • Ingurumen-jarduera egokia: Planetaren iraunkortasunari buruzko kontzientziazioa eta praktika, barruan zein kanpoan.
  • Deskribapena: argiztapena aldatzea, LED teknologiara, eta joan-etorriak oinez, bizikletaz edo garraio publikoan egitea. Erosketa iraungarria eta hondakinak bereiztea, Hornitzaileei "eko" produktuak eskatzea, eta enpresa markatzaileei arduraz jokatzea tintak erabiltzerakoan.
  • Lortutako hobekuntza: energia-kontsumoaren murrizpena bulegoan (% 25 gasa, % 2 elektrizitatea, % 37 mugikortasun komertziala) eta, ondorioz, baita aztarna ekologikoan ere. Enpresaren irudia hobetzea, hazi egin direlarik eskaintz eta eskari, eta hobetu barne-kostuak.

Ega Master

www.egamaster.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: industria-tresnak fabrikatzea.
  • Neurria: enpresa txikia.

Pacto Verde - Egamaster

  • Ingurumen jarduera egokiaren izena: merkaturatutako ontzi eta bilgarrien kopurua gutxitzeko plana.
  • Deskribapena: enpresak paketatzearen diseinu ekologikoa egin du, eta 20.000 erreferentzia eta gehiagoren paketatzea aldatu du. Hornitzaileak sartu ditu planaren barruan, enpresara iristen diren ontziak berrerabiltzeko, baita bezeroak ere, paketatze komunak erabiltzeko.
  • Lortutako hobekuntza: ingurumen-inpaktu positiboa, milaka kilogramo kartoi kontsumitzea eragozten baita. Gizarte-inpaktu positiboa, plantillaren eta enpresaren interes talde nagusien ingurumen sentsibilizazioa dela medio.

Ekaia Eko Gestión

www.ekaiaeko-gestion.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: konpostajea.
  • Neurria: mikroenpresa.
1. Jardunbide ona

Itun berdea  - Ekaia Eko Gestión

  • Ingurumen jardun egokia: tokian sortutako inausketa eta lorezaintza hondarrak lehengaitzat erabiltzea.
  • Deskribapena: bertoko lorezainekin sinergiak sortuz, inausketa eta lorezaintza hondarrak baliatzen dituzte konpostatze-prozesua egituratu eta hobetzeko.
  • Lortutako hobekuntza: % 60ko murrizketa lehengai-kostuetan, % 25eko murrizketa lehengai lehor berrian. % 46 murriztu dira CO2 emisioak.
2. Jardunbide ona

Pacto Verde - Ekaia

  • Ingurumen jarduera egokia: atzeraelikadura, marisko oskolak konpostatze-prozesuan erabiliz.
  • Deskribapena: molusku oskol gehiago sartu dituzte, inausketa-materialen erabilera % 60 murriztuta; izan ere, moluskuak berrerabili egin daitezke, berregituratzaile hobeak dira, eta azken produktua aberasten dute.
  • Lortutako hobekuntza: prozesua optimizatzen du, beste hondakin bat baliatzeko aukera ematen du eta kalitate hobeko konposta lortzen du. Lehengaia lortzeko prozesuan kostuak murrizten dira, baita esku lanean ere.

Ekobizi

www.ekobizi.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: produktu ekologikoen denda.
  • Neurria: mikroenpresa.

Pacto Verde - Ekobizi

  • Ingurumen jarduera egokia: 0 hondakin bidalketen % 100ean: murriztu, berrerabili eta birziklatu.
  • Deskribapena: Ekobizik paketatze estrategia bat ezarri du, bidalketen paketatzea murrizteko, hura optimizatuz eta gehiegizko paketatzea eragotziz. Berrerabiltzea sustatzen du, eta guztiz birziklagarriak diren bilgarrien alde egiten du, tindurik eta plastikorik ez dutenak erabiliz.
  • Lortutako hobekuntza: ingurumenaren ikuspuntutik, "0 hondakin" mugimenduarekin bat egiten dute. Enpresa gisa, Ekobizik filosofia ekologistarekin guztiz koherentea izatea lortu du.

Ergoactiv Sport S.L.

www.ergoactiv.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: bizkar eskola.
  • Neurria: enpresa txikia.

Pacto Verde - Ergoactiv

  • Ingurumen jarduera egokia: agur plastikozko 12.000 edalontziri, eta ongi etorri paper birziklatuari.
  • Deskribapena: eskolan plastikozko edalontziak kentzea erabaki dute, eta horren ordez kantinplora berrerabilgarriak eskaintzea ikasleei. Komun eta ohatiletan paper birziklatua erabiltzen hasi dira.
  • Lortutako hobekuntza: plastiko hondakinak (12.000 edalontzi urtean) desagerrarazi eta paperaren erabilera arrazionalizatzeaz gain, kontzientzia eta sentsibilizazioa sustatzen da Ergoactiv-eko profesional eta ikasleen artean.

Exercycle (BH)

www.bhfitness.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: kirol artikuluen fabrikazioa.
  • Neurria: enpresa ertain eta handien kategoria.

Pacto Verde - Exercycle 1

  • Ingurumen-jarduera egokia: Serbitizazioan oinarritutako negozio-eredua
  • Deskribapena: gimnasioetarako aplikazioa, horien jabeen, entrenatzaileen eta erabiltzaileen arteko harremana sustatzen duena, hartara materialak aurrezteko eta makinen erabilera optimizatzeko.
  • Lortutako hobekuntza: aplikazioari esker, gimnasioaren jabeak makina bakoitzaren erabilera jakingo du, eta horri esker modu egokiagoan antolatu ahalko dituzte, hartara energia aurrezteko. Gainera, gimnasioen erabiltzaileentzako errutinak osatzean erabiltzen den papera aurreztea ere eregiten du.
    Gainera, enpresak material hauek aurreztu ditu urteko: plastikozko 2.000 botila ur (plastikoa), 35.000 edalontzi, 35.000 plastikozko makilatxo, PVCko 2.500 boligrafo, 3.000 poltsa, hari sintetikoz eginiko 4.000 eskuoihal eta oharrak hartzeko 2.000 blok, birziklatu gabeko paperez eginak. Langileen arteko kohesioa sendotu egin da, eta langileak kontzienteago daude egunean-egunean zertxobait egin beharraz.

Gil Berzal

www.gilberzal.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: upategia.
  • Neurria: mikroenpresa.

Itun berdea  - Gil Berzal

  • Ingurumen jardun egokia: produktuen ingurumen-deklarazioa (EPD) lortzea.
  • Deskribapena: produktuen ingurumen-deklarazioa (EPD) berme bat da; horri esker, kontsumitzaileak badaki produktuaren bizitza-zikloari buruz eman zaion informazioa fidagarria, objektiboa eta egiaztagarria dela.
  • Lortutako hobekuntza: ingurumen-kontuei dagokienean upategiaren irudia hobetzea. EDParen bidez lortutako informazioak ingurumen alorrean hobetzeko aukerak atzematea errazten du.

Goxaki

www.goxaki.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: okindegi eta gozogintza ekologikoa.
  • Neurria: Microempresa.

Pacto Verde - Goxaki

  • Ingurumen-jarduera egokia: Bertan egindako produktuak natura errespetatzen duten bilgarrietan ontziratzea.
  • Deskribapena: Gehienean zurezko ontzi berrerabilgarri eta labean sartzeko modukoen (2 aldiz) erabilera. Egosteko molde % 100 biodegradagarrien erabilera.
  • Lortutako hobekuntza: Bisphenol eta ftalatorik gabeko plastikoen erabilera. Material bilgarriaren hondakin-kopuru oso baxua, produktua bigungarri jartzeko eta banatzeko plastikozko oihalkiari esker.

Herdit

www.herdit.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: galdaragintza.
  • Neurria: enpresa handia.

Itun berdea  - Herdit

  • Ingurumen jardun egokia: ekonomia zirkularra eta ekodiseinua.
  • Deskribapena: Herdit-ek produktu-lerro berri bat sortu du, enpresako altzairu-, aluminio- eta herdoilgaitz-hondakinak baliatuta. Ekodiseinuan eta ekonomia zirkularraren estandarretan oinarrituta daude.
  • Lortutako hobekuntza: galdaragintzan sortutako hondakinen balioa handitzea eta produktua dibertsifikatzea.

youtube "Itun Berdea" III. Sariak(Beste leiho batean irekiko da) (enpresa ertainen eta handien kategoria).

La Esmeralda baratzea

  • Jarduera: barazkien, sustraien eta tuberkuluen laborantza.
  • Neurria: mikroenpresa.
1. Jardunbide ona

Itun berdea  - Huerta la Esmeralda

  • Ingurumen jardun egokia: oilategi mugikorra: 8 onura.
  • Deskribapena: ia material birziklatuz soilik eginiko bi oilategi mugikor eraiki eta instalatu dituzte. Baratzeko taulenetan zehar mugitzen dituzte.
  • Lortutako hobekuntza: plagen kontrol biologikoa, lurzoruaren kalitatea hobetzea, ekoizpena dibertsifikatzea, ongarriak erosi behar ez izatea, horrek dakarren diru-aurrezpena, eta emisioak gutxitzea.
2. Jardunbide ona

Pacto Verde - Huerta la Esmeralda

  • Ingurumen-jarduera egokia: Baratzezaintzan NO_TILL teknologia erabiltzea.
  • Deskribapena: ikerketa eta aplikazioa, NO_TILL teknologiako eta PAPER DOT landaketa metodoekin.
  • Lortutako hobekuntza: materialen kontsumoa murriztea, berrerabilpena eta birziklapena baratzaren landaketetarako plantulen ekoizpenean Karbono-aztarna murriztea, energia-kontsumoaren murriztuz, eta zoruan laborantza eta ura ponpatzeko beharrezko energia ekidinez. Hobekuntza lortu da elikagaien zikloan eta produktibitatean landareko eta m2-ko.

Instalaciones Boro S.L.

www.boro.es(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: iturgintza, berokuntza eta aire girotuko sistemen instalazioak.
  • Neurria: enpresa txikia.
1. Jardunbide ona

Pacto Verde - Instalaciones Boro

  • Ingurumen jarduera egokia: lan-edukiontziak birziklatuz egindako bulegoa.
  • Deskribapena: plantilla handitu denez, solairuartekoa eraiki dute txatarrarako 4 edukiontzi metaliko erabiliz, eta aldagelak, bulegoa eta jantokia jarri dituzte. Hondakinak baliatu dituzte, beharrezko ziratekeen lehengaiak ordeztuz.
  • Lortutako hobekuntza: eraikuntza azkarra eta nahiko merkea izateaz gain, hondakinei erabilera berria ematen zaie, eta hartara ez diote kalterik egiten ingurumenari.
2. Jardunbide ona

Pacto Verde - Boro

  • Ingurumen-jarduera egokia: Ingurumen alorreko zenbait hobekuntza.
  • Deskribapena: obretako edukiontzi metalikoak berrerabiltzea aldagela, jantoki eta bulegotarako. Bizikletentzako aparkalekuen instalazioa, bizikletak aparkatzea errazteko eta bizikletaren erabilera sustatzeko. Argiteria aldatzea: sodio-lurrunezko teknologia zaharraren ordez LED lanparak jartzea, erredimendu handiago eta kontsumo txikiagokoak baitira.
  • Lortutako hobekuntza: baliabide naturalak aprobetxatzea eta modu iraungarri eta natura errespetatzen duen baten haztea, gure jarduerak inguruan duen eragina ahalik eta gehien murriztuz.

Jardines de Uleta Hotela

www.jardinesdeuleta.zenithoteles.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: ostalaritza.
  • Neurria: enpresa txikia.
1. Jardunbide ona

Itun berdea  - Jardines de Uleta

  • Ingurumen jardun egokia: kortesiazko produktu ekologikoak.
  • Deskribapena: Jardines de Uleta Hotelak geletako ontzitxo txikiak ordeztu eta ziurtagiri ekologikodun produktuz beteriko ontzi dosifikatzaile handiak dauzka orain logeletan.
  • Lortutako hobekuntza: ontzien ekoizpenean erabiltzen duten material kantitatea % 40 gutxitzea. Enpresarentzat potetxo indibidualena baino % 30-50 merkeagoa da sistema hau.
2. Jardunbide ona

Pacto Verde - Jardines de Uleta

  • Ingurumen-jarduera egokia: Hondakinak murriztea buffet erako gosarian.
  • Deskribapena: gosarirako banaka ontziratutako produktuen ordez handizkako horniketa baliatzea, eta mahai guztietan informazio-mahaiak jartzea, bezeroak kontsumo arduratsuaren alde kontzientziatzeko.
  • Lortutako hobekuntza: hondakin plastikoen murrizketa. Kontsumoak egokitzea buffet erako gosarian; izan ere, bezeroei jakinarazitako mezu horren bidez murriztu egiten da beharrik gabeko kontsumoa gosaritan, eta, ondorio, baita sortutako elikai-hondakinena ere.
  • Enpresa-irudiaren hobekuntza: Bezeroek gero eta gehiago baloratzen dute hotelek neurri iraungarriak aplikatzea beren zerbitzuetan.

Klinik Centro médico y dental

www.centromedicoklinik.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: medikuntza eta odontologia.
  • Neurria: mikroenpresa.

Itun berdea  - Klinik

  • Ingurumen jardun egokia: erosketa ekologikoa, garbigarri biodegradableak erabiltzea.
  • Deskribapena: Klinik enpresak garbigarri biologiko bat aukeratu du bere instalazioak garbitzeko produktu nagusitzat, substantzia arriskutsuak dituzten garbigarrien erabilera minimizatzeko.
  • Lortutako hobekuntza: uren gaineko ingurumen-inpaktua murriztea, bai eta hondakin sorkuntza ere. Garbiketako langileen osasuna eta segurtasuna hobetzea.

La Jabonería de la Almendra

www.lajaboneriadelaalmendra.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: kosmetika natural eta artisaua egitea eta saltzea.
  • Neurria: mikroenpresa.

Itun berdea  - La jabonería de la Almendra

  • Ingurumen jardun egokia: olioa birziklatu eta etxean erabiltzeko xaboi bihurtzeko lantegiak.
  • Deskribapena: lantegi horien bidez, la Jaboneria enpresak olio erabilia oinarri hartuta etxerako xaboia egiten irakasten die parte hartzaileei eta, horrela, hondakina dirudiena lehengai bihurtzen dute.
  • Lortutako hobekuntza: gizarte eta ingurumen onurak, gazteengan ingurumena zaintzeko kezka sortuz. Enpresaren irudia iraunkortasunarekiko konpromisoarekin lotzea.

Larrabe Oilotegia SAT

www.hobea.es(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: hegazti-hazkuntza eta arrautzen ekoizpena.
  • Neurria: enpresa txikia.

Pacto Verde - Larrabe

  • Ingurumen jarduera egokia: oilo-simaurra konpostatzeko lantegia.
  • Deskribapena: konpostatzeko makina bat instalatu dute, eta egunean 6 tona oilo-simaur prozesatzen dute; horren bidez, kalitate handiko 2 tona ongarri organiko lortzen dute, nekazaritza jasangarriko nekazaritza-ustiategietan erabiltzeko.
  • Lortutako hobekuntza: landetxeetan kostu handia eta irteera zaila duen hondakin bat -eta ingurumen-inpaktu handikoa- kudeatzen da. Negozio-eredu berria garatzen da horrela, ekonomikoki bideragarria eta ingurumenari dagokionez jasangarria.

Luznor Desarrollos electrónicos S.L

www.luznor.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: larrialdiko argiztapena eta profesionalentzako eskuargi birkargagarriak diseinatu eta fabrikatzea.
  • Neurria: enpresa txikia.
1. Jardunbide ona

Pacto Verde - Luznor

  • Ingurumen jarduera egokia: eskuargien optimizazio energetikoa eta 80.000 kargagailuren berrerabiltzea, tratamendu elektronikoa baliatuz.
  • Deskribapena: litio-ioneko bateria duen eskuargi berria atera da; horrek eskuargien aurreko kargagailuen funtzionamendua aldaraz dezakeen sistema elektronikoa du, tratamendu elektroniko batez automatikoki eguneratzen baitu.
  • Lortutako hobekuntza: 80.000 kargagailu produkzio-zikloan berriro sartzea ahalbidetzen du. Eskuargi horren kargak urtean 1.064.800 kWh elektrizitate aurreztea dakar, 144.000 euro eta 410.000 kg CO2.
2. Jardunbide ona

Pacto Verde - Luznor

  • Ingurumen-jarduera egokia: Natur inguruneetan energia optimizatzea, eskuargi infragorri bat garatuz.
  • Deskribapena: eskuargi berria, erradiazio infragorria igortzen duena (ikusezina), zeinek, gau-ikusgailu bidez erabilita, energia-kontsumoaren murrizketa nabarmena dakarren inguru naturaletan gau-lanetan eskuarki erabiltzen den argi gorriko eskuargiarkin konparatuz gero.
  • Lortutako hobekuntza: batetik, ez du ingurua eraldatzen; bestetik, funtzionalitatea hobetzen da, eta pilak eta plastikozko hondakinak ekiditen dira.

Lycolab, S.L.L.

www.lycolab.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: liofilizatzeko lehengaien manipulazioa eta fabrikazioa.
  • Neurria: microempresa.

Pacto Verde - Lycolab

  • Ingurumen-jarduera egokia: Toxikorik gabe erauzi eta kontserbatzea, ez produktuarentzat, ez eta Ingurumenarentzako, tokiko produktu gisa.
  • Deskribapena: SHA lyophilized delakoa kolageno iturri % 100 natural, puru eta egonkorra da, barraskiloetatik (Helix aspersa) aterea. Animalean ongizatea bermatuta dago, Vida Sana erakundearen Bioinspecta ziurtagiriaren bitartez.
  • Lortutako hobekuntza: ez da kontserbagarririk ez eta egonkortzailerik erabiltzen hura lortzeko, ezta beste inolako eragile kimiko edo enzimatikorik. Gainera, ez da batere agente toxikorik igortzen Ingurumenean, ez uretan, ez airean ere. Ez da hotzik behar hura garraiatzeko, ezta biltegiratzeko ere. Oso leku gutxi hartzen du, eta edozein homologok baino 100 bider gutxiago pisatzen du (5 gramo lkitro baten pare da), hartara murriztu egiten direlarik garraio- eta biltegiratze-kostuak, bai eta CO2 jaulkipenak eta karbono-aztarna. Gainera, lehentasuna ematen zaie tokiko ekoizleei, tokiko produktua eta 0 Km-ko produktuaren alde.

Merkapack (Tofervac S.L.)

www.merkapack.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: handizkako merkataritza ez-espezializatua.
  • Neurria: enpresa txikia.

Pacto Verde - Merkaparck

  • Ingurumen jarduera egokia: Merkapack bio compost.
  • Deskribapena: produktu konpostagarrien Merkapack bio compost linea sortu dute. Aenkomerrekiko lankidetzan, Merkataritza Berdea zigilua sortu dute; Arabako harakin en gremioarekin, berriz, Merkapack biocompost saria, harakintza jasangarrirako.
  • Lortutako hobekuntza: tokiko merkatariak plastikoak duen ingurumen-inpaktuaz kontzientziatzea, eta Merkapack espezialista gisa kokatzea kontsumigarri konpostagarrien sektorean.

Mizar Additive Manufacturing, S.L.

www.mizaradditive.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: prozesu teknologikoen inguruko ingenieritza, ikerkuntza, garapen eta berrikuntza zerbitzuak.
  • Neurria: Microempresa

Pacto Verde - Mizar

  • Izena: Produktu sanitarioak neurrira fabrikatzea, fabrikazio gehigarria (3D inprimaketa) baliatuz.
  • Deskribapena: osasun-produktuen fabrikazioa, neurrira, fabrikazio gehigarri bidez: planifikazio kirurgikoko ereduak, mediku-gidak eta inplante zuzentzaileak, Ingurumena errespetatzen duen teknologia garbi baten bidez.
  • Lortutako hobekuntza: Zabor eta hondakinik batere ez. Gainera, oneratze hobea eskaintzen du, eta, are gehiago, aukera bat eskaintzen die hezurretako tumoreak edo malformazio konplexuak dituzten gaixoei, zeinek lehen serieko osasun-produktuekin ez zuten konponbide posiblerik.

Michelin

www.michelin.es(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: pneumatikoen eta kautxuzko kameren fabrikazioa.
  • Neurria: enpresa handia.
1. Jardunbide ona

Itun berdea  - Michelin

  • Ingurumen jardun egokia: hondakin arriskutsuak gutxitzea, lohiak lehortzeko hondar-aire beroa baliatuta.
  • Deskribapena: lohiak lehortzeko hondar-energia baliatzen duen sistema asmatu dute. Hezetasuna % 70etik % 7ra jaisten da eta, hala, balioespen kudeatzaileari tratamendua egitea errazten zaio, lohiak lehorrago baitaude.
  • Lortutako hobekuntza: kalkulatu da hondakinen murrizketan urteko 130 tonakoa dela. Sortutako hondakinak % 47 murriztea, eta horrek dakarren diru-aurrezpena. Logistika eta lokaleko hondakinen kudeaketa hobetzea eta, gainera, gastu energetikorik gabe, hondar-energia baliatzen baita.

youtube "Itun Berdea" II. Sariak(Beste leiho batean irekiko da) | "Itun Berdea" IV. Sariak (enpresa ertainen eta handien kategoria).

2. Jardunbide ona

Pacto Verde - Michelin 2

  • Ingurumen-jarduera egokia: Hornitzaileekiko lankidetzazko ekimena, plastikozko ontziak eta edalontziak kentzeko.
  • Deskribapena: hornitzaileekiko (La Brasileña eta Soodeco) lankidetza, plastikozko ontziak paperezkoekin ordezkatzeko, eta handizkako horniketa sustatzeko. Kontzientziazio eta sentsibilizazio jarduerak.
  • Lortutako hobekuntza: plastikozko 75.000 edalontzi kendu dira urteko. Plastikozko botilak eta latak kendu dira, hartara urtean 10.776 lata eta 10.885 plastikozko botilla aurreztu direlarik.

Osatola S.A.

  • Jarduera: arotzeria metalikoa.
  • Neurria: mikroenpresa.

Itun berdea  - Osatola

  • Ingurumen jardun egokia: lehengaiak berrerabiltzea.
  • Deskribapena: azaleko akabera mota bat da zorrotada, silize-hareak, beira-bolak eta beste material batzuk piezaren gainera jaurtita lortzen dena. Hala, materialak horiek biltzeko, garraiatzeko eta deskargatzeko sistema bat ezarriz, zorrotada-sistema hobetu du Osatolak, eta, horren bidez, material horiek berrerabiliko eta hondakin kudeatzaileari bidali baino lehen era egokian bereiziko dira.
  • Lortutako hobekuntza: materialak murrizteko sistema horri esker, % 50 baino gehiago gutxitu da enpresaren agregakin-kontsumoa.

youtube "Itun Berdea" II. Sariak(Beste leiho batean irekiko da) (mikroenpresen kategoria).

Ostatu

www.ostatu.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: ardoa egin eta botilaratzea.
  • Neurria: enpresa txikia.

Itun berdea  - Ostatu

  • Ingurumen jardun egokia: Arabako mahastietan biodibertsitatea hobetzea.
  • Deskribapena: intsektu onuragarriak, landarezko estalkiak mahastietan, herbizidak baztertzea, olibondoen laborantza berreskuratzea, mahastiko landare-hondakinak berreskuratzea, mikropartzelatan banatutako mahastien paisaia mantentzea (ekoizpen txikiak eta iraupen luzekoak).
  • Lortutako hobekuntza: lurraren kutsadura murriztea, biodibertsitatea sustatzea, paisaia hobetzea, kontserbazio-eremu bereziak babesten laguntzea. Ingurumenarekiko sentiberatasun handiagoa duten merkatuetan sartzeko aukera ematen du.

Protec, S.L.

www.protecmadera.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: egurraren zerraketa eta arrabotaketa.
  • Neurria: enpresa txikia.

Itun berdea  - Protec

  • Ingurumen jardun egokia: bizitza-zikloaren azterketa erabiltzea ingurumen-inpaktua hobetzeko eta bertako zuraren balioa nabarmentzeko.
  • Deskribapena: Protec enpresak bizitza-zikloaren bidez neurtzen du bere jardueraren ingurumen-inpaktua, eta prozesuetan hobekuntzak egin ondoren, balioak kuantifikatu eta azterketa hori produkzio osoari aplikatu dio. Lehengaitzat bertako zura erabiltzen dute, PEFC ziurtagiria duena.
  • Lortutako hobekuntza: % 39 gutxitu dute beren jardueraren ingurumen-inpaktua. Produktuaren Ingurumen Adierazpena bera balio positiboa da, eta enpresaren negozio-aukerak handitzen ditu.

Saunier Duval

www.saunierduval.es(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: klimatizazioa.
  • Neurria: enpresa handia.

Itun berdea  - Saunier Duval

  • Ingurumen jardun egokia: R410a gas hozgarria birziklatzea.
  • Deskribapena: hozgarria proiektuen garapen-fasean berrerabiltzen hasi dira, prototipoak kargatzeko. Horretarako, iragazpen eta lehorketa sistemak sortu dira.
  • Lortutako hobekuntza: hozgarriaren kontsumoa, gutxienez, % 50 gutxitu da, eta portzentaje berean txikitu da hondakin-kudeatzaileari suntsi dezan bidaltzen zaiona.

See You Zoom

www.seeyouzoom.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera:eduki grafikoak, 3D edukiak eta errealitate birtualekoak sortzea eraikuntzan, arkitekturan, artean eta diseinuan erabiltzeko.
  • Neurria: mikroenpresa.

Itun berdea  - See you zoom

  • Ingurumen jardun egokia: hondakin-murrizketa sustatzea.
  • Deskribapena: See You Zoom-en produktuak digitalak eta online dira, eta 3D birsorkuntzak eraikuntza, diseinu eta barne-diseinuko proiektuetan lehengaien kontsumoa murriztu eta proiektuetako akatsak zuzentzeko aukera ematen du.
    Lortutako hobekuntza: lehengaiak ez erabiltzeak kostuak aurrezteko aukera ematen du eta, hondakinik ez sortzean, ingurumen hobekuntza dakar.

Tiz-Tuz, S.L.

www.tiz-tuz.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: jarduera odontologikoak.
  • Neurria: Microempresa.

Pacto Verde - Tiz Tuz

  • Ingurumen-jarduera egokia: Lo justo y lo necesario.
  • Deskribapena: hondakin gutxiago; hobekuntza lehengaien eta material osagarrien kontsumoan.
  • Lortutako hobekuntza: hondakin gutxiago sortzea, plastikoaren erabilpena ekiditea, bigarren bizitza ematea zenbait ekipori. Gastu-murrizketa horniduran 2019an (% 8,89 inguru) aurreko ekitaldiarekin konparatuta; gure bezero askoren balioetara gerturatzea, hartara gure markari balioa erantsiz.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.