Itun berdea - Jardunbide onak - Tipologia: karbono-aztarna

Itun berdea jornada

Aisleko S.C.

www.aislekonorte.com(Beste leiho batean irekiko da)

Itun berdea - Aisleko

  • Jarduera: isolamendu ekologikoa.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jardun egokia: ikusi, ukitu eta sentitzeko denda.
  • Deskribapena: denda zabaldu aurreko atontze-lanak energia-eraginkortasunaren arloko irizpideen arabera egin dira. Sentsibilizazio-lantegiak eta -hitzaldiak egiteko gune bat dute.
  • Lortutako hobekuntza: interesa duten taldeak energia eraginkortasunaren inguruko gaietan sentsibilizatzea.

Apartamentos Diván S.L.

www.apartamentosdivan.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Apartamentos Diván

  • Jarduera: apartamentuen hotela.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jarduera egokia: aire girotuaren eta berokuntzaren kontrola.
  • Deskribapena: harreran dagoen sistema baten bidez, apartamentu bakoitzeko makineria kontrolatzen da, bai aire beroarena bai hotzarena, 18º eta 21º bitartean.
  • Lortutako hobekuntza: energia-kontsumoa gutxitzen da eta, beraz, baita elektrizitatearen faktura ere.

Arabako Teknologia Parkea

www.parke.eus/alava(Beste leiho batean irekiko da)

Itun berdea - Parque Tecnológico de Álava

  • Jarduera: higiezinen sustapena.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen-jardun egokia: LED argiztapena instalatzea eta argiztapenaren kudeaketa adimentsua egitea.
  • Deskribapena: lanparak kendu eta LED argiak ipini dira, parkearen sarreran eguzki-panelak oinarri dituen argiztapen-sistema autonomo bat instalatu da eta sistema adimentsu bat ezarri da argiztapena kudeatzeko eta kontrolatzeko.
  • Lortutako hobekuntza: energia-kontsumoa % 22 murriztea.

Beinke - Proyectos turísticos y culturales

www.beinke.eus(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Beinke

  • Jarduera: turismoa, komunikazioa eta diseinua.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jarduera egokia: energia elektrikoa optimizatzea eta garraio iraunkorra.
  • Deskribapena: energiaz hornitzeko enpresa aldatu dute, eta oraingoak % 100ean berdea den energiaz hornitzen du. Langileak bizikletaz mugitzen dira, eta bizikletazko mezularitza erabiltzen duten hornitzaileak lehenesten dituzte.
  • Lortutako hobekuntza: argiaren fakturan aurreztea, eta CO2-ren isurketak gutxitzea bizikleta erabiliz. Kostuak murrizteaz gain, enpresako langileak, bezeroak eta hornitzaileak sentsibilizatzea.

Bioalai

www.bioalai.org(Beste leiho batean irekiko da)

Itun berdea - Bioalai

  • Jarduera: kontsumo ekologikoko elkartea.
  • Neurria: 1.100 familia baino gehiago.
  • Ingurumen jardun egokia: energia-eraginkortasuna eta iraunkortasuna, partaidetza-prozesua oinarri hartuta.
  • Deskribapena: gaur egun duten lokaleko obra energia aurrezteko eta bioeraikuntzako irizpideen arabera egin da. Elektrizitate hornikuntza energia berriztagarriko Goiener kooperatibari kontratatu zaio.
  • Lortutako hobekuntza: azken emaitzara heltzeko bazkideen arteko partaidetza-prozesua baliatu da. Hiru aldiz txikiago zen lehengo lokaleko energia-kontsumoa eta gaur egungoa oso antzekoak dira.

Bionekazaritza

www.bionekazaritza.net(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Bionekazaritza 1

  • Jarduera: kontsumo ekologikoko elkartea.
  • Neurria: Mikroenpresa
  • Ingurumen-jarduera egokia: Hurbileko kontsumoaren sustapena.
  • Deskribapena: hurbileko kontsumoaren sustapena, elikagaien garraio eta banaketa lanetan erregai fosilen erabilpena murrizteko giltzarri den aldetik. Kontsumitzaileen-taldeak sortzea. Ekoizleen sareak, 100 familia kontsumitzaile ingururi produktu ekologikoez hornitzen dituztenak.
  • Lortutako hobekuntza: kontsumo ekologikoaren eta hurbilekoaren sustapena, kontsumitzaile eta ekoizleen sareak sortuaz, hartara banaketaren inpaktua murrizteko.

Sagrado Corazón - Carmelitas Ikastetxea

www.carmelitasvitoria.com(Beste leiho batean irekiko da)

Itun berdea - Carmelitas

  • Jarduera: hezkuntza.
  • Neurria: enpresa ertaina.
  • Ingurumen-jardun egokia: eraikinak eraldatzea, Passivhaus estandarra ezartzeko.
  • Deskribapena: ikastetxeak plan batean lanean dihardu eraikinak pixkanaka Passivhaus estandarraren irizpideetara egokitzeko; prozesu horrek energia aurrezteko egiturazko neurriak hartzea eskatzen du.
  • Lortutako hobekuntza: gas naturalaren kontsumoa % 80 gutxitzea.

Delfin promociones y -Marketing S.L.

www.delfinregalos.net(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Delfin regalos

  • Jarduera: publizitate-artikuluak, enpresa-opariak.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen-jarduera egokia: Planetaren iraunkortasunari buruzko kontzientziazioa eta praktika, barruan zein kanpoan.
  • Deskribapena: argiztapena aldatzea, LED teknologiara, eta joan-etorriak oinez, bizikletaz edo garraio publikoan egitea. Erosketa iraungarria eta hondakinak bereiztea, Hornitzaileei "eko" produktuak eskatzea, eta enpresa markatzaileei arduraz jokatzea tintak erabiltzerakoan.
  • Lortutako hobekuntza: energia-kontsumoaren murrizpena bulegoan (% 25 gasa, % 2 elektrizitatea, % 37 mugikortasun komertziala) eta, ondorioz, baita aztarna ekologikoan ere. Enpresaren irudia hobetzea, hazi egin direlarik eskaintz eta eskari, eta hobetu barne-kostuak.

EHU-UPV. EHU-UPV. Gasteizko Ingeniaritza Eskola

www.ehu.eus/es/web/ingeniaritza-gasteiz(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - UPV

  • Jarduera: unibertsitate mailako hezkuntza (irakaskuntza eta ikerketa).
  • Neurria: enpresa handia.
  • Ingurumen jarduera egokia: kontsumo elektrikoen monitorizazioa.
  • Deskribapena: eraikinaren energia-kontsumo ziklikoa zehatz-mehatz ezagutzea: urtekoa, sasoikoa, astekoa eta oporraldietakoa; horren arabera, eraikina irekita dagoen ordutegian aurrez aurreko irakaskuntza orekaz banatzea proposatu da, aurrezpen nabarmena ekarriko bailuke.
  • Lortutako hobekuntza: gehieneko eta gutxieneko elektrizitate kontsumoak ezagutzeak eskuragarri izan beharreko potentzia zehaztea ahalbidetzen du, eta potentzia egokia kontratatzea.

Elder Medio Ambiente

www.elderma.net(Beste leiho batean irekiko da)

Itun berdea - Elder

  • Jarduera: ingurumen aholkularitza.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen-jardun egokia: bulegoan isolamendu ekologikoa ezartzea.
  • Deskribapena: Elder Medio Ambiente enpresak isolamendu ekologikoa ezarri du bere bulegoan: harri-zuntza erabili dute isolamendu termikoa, suaren kontrako babes pasiboa eta isolamendu akustikoa lortzeko.
  • Lortutako hobekuntza: zeharkako CO2 emisioak murriztea. Lokaleko erosotasuna zertxobait hobetu da. Elektrizitatearen faktura % 50era arte gutxitzea.

El taller de Asier

Pacto Verde - El taller de Asier

  • Jarduera: bizikleten salmenta eta konponketa.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jarduera egokia: etxez etxeko zerbitzua.
  • Deskribapena: enpresaren joan-etorri guztiak zama-bizikleta batez egiten dira. Lantegian bizikletak utzi edo handik jasotzeko aukera eskaintzen diegu bezeroei, baita lekuan bertan konpontzeko ere. Inoiz ez diogu zentzurik topatuko 100 kg garraiatzeko 2.000 kiloko makina bat mugitu behar izateari.
  • Lortutako hobekuntza: ibilgailu motordunik eta erregairik erabili gabe egiten dute lan, beraz, mantentze gastua askoz txikiagoa da, eta hiria osasuntsuagoa eta atseginagoa izan dadin laguntzen dute.

Exercycle (BH)

www.bhfitness.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Exercycle 1

  • Jarduera: kirol artikuluen fabrikazioa.
  • Neurria: enpresa ertain eta handien kategoria.
  • Ingurumen-jarduera egokia: Energia-hornikuntza osoaren bidean.
  • Deskribapena: autokontsumorako eguzki-plaka fotovoltaikoen instalazioa.
  • Lortutako hobekuntza: energi ez berriztagarriaren eskaera % 35 murriztea.

Fraternidad-Muprespa

www.fraternidad.com(Beste leiho batean irekiko da)

Itun berdea - Muprespa

  • Jarduera: Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duen mutualitatea.
  • Neurria: enpresa handia.
  • Ingurumen-jardun egokia: instalazioetako berokuntza-sistemak, ur bero sanitarioa eta argiztapena aldatzea.
  • Deskribapena: Fraternidad Mupresa enpresak tenperatura zonaka kontrolatzeko aukera ematen duen klimatizazio sistema instalatu du, bai eta isolamendu termikoak, Aerotermo bidez ur bero sanitarioa ekoizteko sistema eta LED teknologiako argiak ere.
  • Lortutako hobekuntza: kontsumo elektrikoa murriztea eta, horrekin batera, berotegi-efektua duten gasak gutxitzea. erabiltzaileei eta mutualistei begira irudia hobetzea eta zentroa egokitzea.

Estadio SD Fundazioa

www.fundacionestadio.com(Beste leiho batean irekiko da)

Itun berdea - Fundación Estadio

  • Jarduera: kirol jarduerak.
  • Neurria: enpresa txikia.
  • Ingurumen-jardun egokia: LED argiztapenaren bidez eraginkortasuna hobetzea.
  • Deskribapena: Estadio Fundazioak argi konbentzionalak aldatu eta LED teknologia darabiltenak instalatu ditu.
  • Lortutako hobekuntza: argiztapenaren elektrizitate kontsumoa % 60 murriztea (500.000 kWh urtean). CO2 emisioak gutxitzea. (300 tona urtean).

Geograma

www.geograma.com(Beste leiho batean irekiko da)

Itun berdea - Geograma

  • Jarduera: topografia eta geografi informaziorako sistemetako aholkularitza zerbitzua.
  • Neurria: enpresa txikia.
  • Ingurumen-jardun egokia: bizikletaren erabilera bultzatzea.
  • Deskribapena: Geogramak ekonomikoki sustatzen du bere langileek bizikleta erabiltzea enpresak egindako azterlan bat oinarri hartuta. Azterketa horretan, garraiobide bakoitza erabiliz langileek bulegora iristeko zenbat denbora behar duten kalkulatu dute, bai eta horrek duen ingurumen-inpaktua ere.
  • Lortutako hobekuntza: CO2 emisioak murriztea eta langileei mesede egitea, erregaian aurrezteaz gain, enpresaren dirulaguntza ere jasotzen baitute.

youtube "Itun Berdea" II. Sariak(Beste leiho batean irekiko da) (enpresa txikien kategoria).

Goxaki

www.goxaki.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Goxaki

  • Jarduera: okindegi eta gozogintza.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jardun egokia: egur-labe ekologikoa.
  • Deskribapena: egur-labe batean egosten dituzte produktuak. Labe horren kontsumoa oso txikia da eta etekin maximoa ateratzen dio hondar-beroari. Prozesu horretatik ateratzen diren errautsak hiri-baratzeetarako ongarri gisa erabiltzen dira eta, hala, prozesu biribila ixten da.
  • Lortutako hobekuntza: argindarraren faktura drastikoki gutxitzea; labeak funtzionatzeko argindarrik behar ez duenez, kontratatuta duten potentzia oso baxua da. Bestalde, sortzen diren hondakinak aprobetxatzen dira.

La Esmeralda baratzea

Pacto Verde - Huerta la Esmeralda

  • Jarduera: barazkien, sustraien eta tuberkuluen laborantza.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen-jarduera egokia: Baratzezaintzan NO_TILL teknologia erabiltzea.
  • Deskribapena: ikerketa eta aplikazioa, NO_TILL teknologiako eta PAPER DOT landaketa metodoekin.
  • Lortutako hobekuntza: materialen kontsumoa murriztea, berrerabilpena eta birziklapena baratzaren landaketetarako plantulen ekoizpenean Karbono-aztarna murriztea, energia-kontsumoaren murriztuz, eta zoruan laborantza eta ura ponpatzeko beharrezko energia ekidinez. Hobekuntza lortu da elikagaien zikloan eta produktibitatean landareko eta m2-ko.

Iñaki Eceiza

Pacto Verde - Eceiza

  • Jarduera: abeltzaintza-ustiategia, gaztagintza.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen jarduera egokia: eguzki, haize eta ur instalazio buruaskia.
  • Deskribapena: eguzki eta haize instalazioa abeltzaintza- eta gaztagintza-ustiategia energiaz hornitzeko, eta 90 metroko zulaketa lursailean bertan ura aurkitu eta ateratzeko.
  • Lortutako hobekuntza: karbono-aztarnaren murrizketa, energia berriztagarriak erabiltzen baitira, lekuan bertan sortutakoak gainera; ura ere bertan lortzen da, banaketa sareen beharrik gabe. Tokiko hornitzaileekin lan egiteak gizarte eragin positiboa dakar, tokiko ekonomia dinamizatzen laguntzen baitu.

IV Itun berdea Saria, mikroenpresen kategoria

Instalaciones Boro S.L.

www.boro.es(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Boro

  • Jarduera: iturgintza, berokuntza eta aire girotuko sistemen instalazioak.
  • Neurria: enpresa txikia.
  • Ingurumen-jarduera egokia: Ingurumen alorreko zenbait hobekuntza.
  • Deskribapena: obretako edukiontzi metalikoak berrerabiltzea aldagela, jantoki eta bulegotarako. Bizikletentzako aparkalekuen instalazioa, bizikletak aparkatzea errazteko eta bizikletaren erabilera sustatzeko. Argiteria aldatzea: sodio-lurrunezko teknologia zaharraren ordez LED lanparak jartzea, erredimendu handiago eta kontsumo txikiagokoak baitira.
  • Lortutako hobekuntza: baliabide naturalak aprobetxatzea eta modu iraungarri eta natura errespetatzen duen baten haztea, gure jarduerak inguruan duen eragina ahalik eta gehien murriztuz.

Jardines de Uleta S.L.

www.jardinesdeuleta.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Uleta

  • Jarduera: egoitza turistikoak.
  • Neurria: enpresa txikia.
  • Ingurumen jarduera egokia: harreran papera murriztea.
  • Deskribapena: harrerako mahaian 2 tablet jarri dira kudeaketa programarekin konektatuta dagoen aplikazioa dutelarik, bezeroek fakturak digitalki ikusi eta sinatzerik izan dezaten; hartara, bi agiri horiek inprimatzea aurrezten da.
  • Lortutako hobekuntza: kostu ekonomikoa eta papera aurreztea, baita inprimagailuen tonerra eta elektrizitatea ere.

La Granja de Usama

www.lagranjadeusama.es(Beste leiho batean irekiko da)

Itun berdea - Usama

  • Jarduera: etxalde hezitzailea.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen-jardun egokia: energia-buruaskitasuna, hezkuntza proiektu baten barruan.
  • Deskribapena: La Granja de Usamak aerogeneradore bat eta eguzki-jarraitzaile bat instalatu dituzte, eta instalazio horiek nahikoa dira instalazioak eguneroko funtzionamendurako behar duten elektrizitateaz hornitzeko.
  • Lortutako hobekuntza: atmosferara gas kutsatzailerik ez isurtzea eta argindar-fakturei loturiko gastua desagertzea. Hezkuntzaren alorrean, mota honetako instalazioek ingurumenarekiko sentiberatasuna pizten dute.

youtube "Itun berdea" II. Sariak(Beste leiho batean irekiko da) (mikroenpresa kategoria).

Luz y Espacio

www.luzyespacio.com(Beste leiho batean irekiko da)

  1. Jarduera: Arkitektura-estudioa
  2. Neurria: mikroenpresa.
1. Jardunbide ona

Pacto Verde - Luz y espacio 1

  • Ingurumen-jarduera egokia: Azala BI, Euskadiko Eraikinetako Inguratzailearen Birgaitze Energetikoaren Gidaliburua (ERAIKAL ikerkuntza-programaren baitan)
  • Deskribapena: Azala gidaliburuak Euskadiko eraikinetako inguratzailearen birgaitze energetikoaren alorreko jardunbide egokiak definitzen ditu.
  • Lortutako hobekuntza: jendeari (bereziki eraikuntzaren sektorearen ingurukoari) ezagutza eta esperientzia transmititzea hirien birgaitze energetikora eta biziberritze edo birgaitze sozialaren alorrean.
2. Jardunbide ona

Pacto Verde - Luz y Espacio 2

  • Ingurumen-jarduera egokia: Etxebizitzen birgaitze integrala Abetxukun.
  • Deskribapena: 42 etxebizitzaren birgaitze integrala Abetxukun.
  • Lortutako hobekuntza: eraikin osoaren inguratzaile jarraitu berria eta instalazio iraungarri berriak. Iirisgarritasun unibertsala.

Luznor Desarrollos electrónicos S.L

www.luznor.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Luznor

  • Jarduera: larrialdiko argiztapena eta profesionalentzako eskuargi birkargagarriak diseinatu eta fabrikatzea.
  • Neurria: enpresa txikia.
  • Ingurumen-jarduera egokia: Natur inguruneetan energia optimizatzea, eskuargi infragorri bat garatuz.
  • Deskribapena: eskuargi berria, erradiazio infragorria igortzen duena (ikusezina), zeinek, gau-ikusgailu bidez erabilita, energia-kontsumoaren murrizketa nabarmena dakarren inguru naturaletan gau-lanetan eskuarki erabiltzen den argi gorriko eskuargiarkin konparatuz gero.
  • Lortutako hobekuntza: batetik, ez du ingurua eraldatzen; bestetik, funtzionalitatea hobetzen da, eta pilak eta plastikozko hondakinak ekiditen dira.

Lycolab, S.L.L.

www.lycolab.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Lycolab

  • Jarduera: liofilizatzeko lehengaien manipulazioa eta fabrikazioa.
  • Neurria: microempresa.
  • Ingurumen-jarduera egokia: Toxikorik gabe erauzi eta kontserbatzea, ez produktuarentzat, ez eta Ingurumenarentzako, tokiko produktu gisa.
  • Deskribapena: SHA lyophilized delakoa kolageno iturri % 100 natural, puru eta egonkorra da, barraskiloetatik (Helix aspersa) aterea. Animalean ongizatea bermatuta dago, Vida Sana erakundearen Bioinspecta ziurtagiriaren bitartez.
  • Lortutako hobekuntza: ez da kontserbagarririk ez eta egonkortzailerik erabiltzen hura lortzeko, ezta beste inolako eragile kimiko edo enzimatikorik. Gainera, ez da batere agente toxikorik igortzen Ingurumenean, ez uretan, ez airean ere. Ez da hotzik behar hura garraiatzeko, ezta biltegiratzeko ere. Oso leku gutxi hartzen du, eta edozein homologok baino 100 bider gutxiago pisatzen du (5 gramo lkitro baten pare da), hartara murriztu egiten direlarik garraio- eta biltegiratze-kostuak, bai eta CO2 jaulkipenak eta karbono-aztarna. Gainera, lehentasuna ematen zaie tokiko ekoizleei, tokiko produktua eta 0 Km-ko produktuaren alde.

Meteo For Energy

www.meteoforenergy.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Meteo for energy

  • Jarduera: datu metereologikoak prestatu eta ematea.
  • Neurria: microempresa.
  • Ingurumen-jarduera egokia: Meteogune-Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa.
  • Deskribapena: Autokontsumorako planta fotovoltaiko baten eraikuntza, ardatz bakarreko jarraipenduna. Guztira 240 eguzki-panelen instalazioa, bakoitza 325 W-koa, 3 lerrotan, Arabako Parke Teknologikoan.
  • Lortutako hobekuntza: Ez du CO2-rik jaulkitzen, elektrizitatea sortu den leku berean kontsumitzen da, eta enpresa edo herritar ororik ematen zaio bere energia sortzeko aukera. Ekoizpenaren optimizazoa, software bidez. Gainera, hobetu egiten dira zerbitzu-kopurua, fakturazioa eta enplegua. Sektorean diharduten Araba eta Euskadiko zenbait enpresekiko lankidetza eragin du.

Shuton S.A.

www.shuton.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: makina-erreminta.
  • Neurria: enpresa handia.
  • Ingumen jardun egokia: pabiloietan zegoen argiztapena kendu eta LED teknologiakoa instalatzea.
  • Deskribapena: enpresaren ekoizpen-pabiloietako argiztapen osoa ordezkatu da. Lehen halogeno metalikoak zituzten, unitateko 440Wko potentzia eta 19.500 lumeneko dizdira zutenak, eta horiek ordezkatzeko, unitateko 150Wko potentzia eta 21.000 lumeneko dizdira duten LED kanpaiak instalatu dituzte.
  • Lortutako hobekuntza: CO2 emisioak % 75 murriztea. Kontsumoak murriztea eta berehalako piztea (denbora aurrezpena). % 70eko energia-aurrezpena, horrek fakturetan dakarren gastu-aurrezpenarekin.

Soprener

www.soprener.com(Beste leiho batean irekiko da)

  • Jarduera: energia-eraginkortasunaren alorreko proiektuak garatzea.
  • Neurria: mikroenpresa.
  • Ingurumen-jardun egokia: telekontrola eta instalazioen kontsumoa kudeatzea.
  • Deskribapena: kontsumoak telekontrolatzearen bidez argindarraren hornikuntzan gerta litezkeen anomaliak atzematen dituzte eta, horretaz gain, berogailuaren eta aire egokituaren hornikuntzak programatuta, zerbitzua eraginkorra eta kontsumo baxukoa izatea lortzen dute.
  • Lortutako hobekuntza: CO emisioak eta kostu energetikoak murriztea.

Stansol Energy

www.stansolgroup.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Stansol Energy

  • Jarduera: Bestelako energia elektrikoa sortzea
  • Neurria: Mikroenpresa
  • Ingurumen-jarduera egokia: Sistema foltovoltaiko flotagarria eta ibilgailu elektrikoak birkargatzeko eguzki-markesinak.
  • Deskribapena: energia berriztagarriaren erabilpena, erregai fosilen alternatiba gisa beste aplikazio mota batean: eguzki-energia flotagarria (instalazio fotovoltaico flotagarria, ur geldien, aintziren eta ureztapen-baltsen gainean).
    Eguzki-markesina autonomoak, ibilgailu elektrikoak birkargatzeko.
  • Lortutako hobekuntza: ingurumen-kutsadura murriztea eta errentagarritasuna eskatutako energia sortzerakoan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.