Itun berdea - Jardunbide onak - Tipologia: aztarna hidrikoa

Pacto Verde jornada

Gorbeia Lorezaintza Zentroa

www.centrodejardineriagorbeia.com(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Gorbeia

  • Jarduera: landareak eta lorezaintzarako osagarriak saltzea.
  • Tamaina: mikroenpresa.
  • Ingurumen jarduera egokia: lorezaintza ekologikoa.
  • Deskribapena: euri-urak biltzeko 70.000 litroko ur-andel bat instalatu dute. Intsektuen kontrol biologikoa ere egiten dute, izurriteak daudenean intsektizidak erabili beharrik ez izateko.
  • Lortutako hobekuntza: sareko uraren kontsumoan 300.000 litro inguru aurreztea eta dendan.

Instalaciones Boro S.L.

www.boro.es(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Boro

  • Jarduera: iturgintza, eta berotzeko eta airea girotzeko sistemak instalatzea.
  • Neurria: enpresa txikia.
  • Ingurumen jarduera egokia: euri-urak biltzeko andela.
  • Deskribapena: Instalaciones Boro enpresak ur-andel bat instalatu du eta horretan biltzen duen urarekin enpresako komunetako zerbitzua ematen du.
  • Lortutako hobekuntza: kalkulatu da gutxi gorabehera 90 litro aurreztuko direla egunean; hortaz, neurri hori hartzeko arrazoi nagusia izan ez da aurrezpen ekonomikoa izan, eskura dugun baliabide baliotsu hori ahalik eta ondoen aprobetxatzea baizik.

youtube Itun berdea II. Saria(Beste leiho batean irekiko da) (enpresa txikiaren kategorian).

Michelin España Portugal S.A.

www.michelin.es(Beste leiho batean irekiko da)

Pacto Verde - Michelin

  • Jarduera: pneumatikoen eta kautxuzko kameren fabrikazioa.
  • Neurria: enpresa handia.
  • Ingurumen jarduera egokia: ur kontsumoa eta isurketa murriztea.
  • Deskribapena: makina eta instalazioetan ura murrizteko eta isuritako ura hozte zirkuitu itxietara eramateko; horretaz gain, kontagailuak jarri dira, eta kontsumo-sarearen presioa jaitsi.
  • Lortutako hobekuntza: ur-kontsumoa % 9 gutxitu da, eta Gasteizko udal araztegira % 22 ur gutxiago isuri da tratamendurako.

Itun Berdea IV Saria (enpresa handiaren kategorian).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.