eLiburutegia

eLiburutegia plataformak Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten du. Liburutegi Sareak zerbitzu hau zabaltzeko kanpaina abian jarri du 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, IV. Gazte Planarekin batera.

E-Irakurri nahi baduzu eta E-reader, ordenagailu, tablet edo sakelakorik baduzu, hurbildu gizarte etxeko liburutegietara eta eskuratu E-liburutegirako pasahitza. Deskargatu milaka titulu: eleberriak, komikiak, bidaiak, argazkilaritzari buruzkoak.... Doakoa eta oso erraza da.

Ezagutu eLiburutegia

Euskadiko Liburutegi Digitala dokumentu digitalak mailegatzeko doako zerbitzua da. Plataformak milaka liburu eskaintzen ditu; bilduma osatua dago bai Euskadiko bai Espainiako argitaletxe garrantzitsuenen dokumentuekin. Zure gailuan (e-readerra, tableta, sakelako telefonoa edo ordenagailua) irakurtzeko kalitatezko eskaintza izango duzu. Aukera duzu liburuak Interneten irakurtzeko, zure gailuan deskargatzeko edo erreserba eskatzeko.

Sakatu esteka(Beste leiho batean irekiko da) eta eskuratu informazio osoa, katalogoa, nobedadeak, araudia.

Sartu eLiburutegira

Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara, liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berberak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da. Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berria emango dizute. Oraindik ere Sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.

Eskatu zure pasahitza udal liburutegi batean eta edozein zalantza argitu behar baduzu, kontsultatu liburuzainei.

Nik e-irakurtzen dut kartela

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Yo electroleo

  • Me gustaría que solicitáseis de nuevo a Kindle de Amazon que se sume a la iniciativa y que los usuarios de Kindle podamos utilizar eLiburutegia.

    Gracias

    Ander Triste 2018/05/03 22:45:15 Erantzuna eman zaio

  • La Biblioteca Digital de Euskadi, gestionada a través del servicio eliburutegia, presta documentos digitales de carácter gratuito para leer en tu dispositivo. No sólo lo puedes hacer desde el e-reader, sino que también puedes hacerlo desde tu móvil, tableta u ordenador. Los libros los puedes leer en línea o descargarlos.

    La propuesta en relación a la empresa Kindle de Amazon, fue tenida en cuenta por el Gobierno Vasco- responsable de la creación y mantenimiento de eLiburutegia- y hubo un intento de acuerdo, pero al final la decisión de la empresa fue contraria a lo que planteas. Amazon se autoexcluye al utilizar un sistema de protección no compatible con Adobe DRM y exclusivo para sus dispositivos.

    Udalaren logotipoa Udala 2018/05/09 13:28:37