Logoa

duIN! Gida, gazteen arteko gatazkak era onean konpontzea

Txartela

duIN! Gida deskargatzea: hemen

pdf duIN! gida, gizarte eta hezkuntzako eragileei zuzenduta

duIN!-en testuingurua

Gure hirian gazteekin lan egiten duten gizarte- eta hezkuntza-eragileei zuzendutako gida/katalogo birtual bat da duIN!. Gidaren helburua gazteen arteko gatazkak era positiboan, haserretu gabe, parte-hartzean oinarrituta eta era berritzailean ebaztea da.

Gida egiteko asmoa Gazteria Zerbitzuak garatutako Udalaren III. Gazte Planaren testuinguruan kokatu behar da, "Gizartetasuna eta elkarbizitza" izeneko jardun-ildoan. Ildo horren erronka "Gasteiz gazteen topaketarako eta bizikidetzarako gune izan dadin bultzatzea" da.

Testuinguru horretan sortu da duIN!. Gidan, nolanahi ere, gazteak hazteko aukeratzat eta tresnatzat hartzen da gatazka. Gazteen elkarbizitzarako hezkuntza lantzen duen proposamen bat da, eta gizarte demokratikoago, bidezkoago, solidarioago, inklusiboago eta baketsuago bat eraikitzea du xede.

Matiz elkarteak landu du duIN! gida, gatazkak konpontzen adituak diren 3 pertsonaren laguntzarekin: Ramón Alzate (Donostiako EHUko katedraduna), Mari Luz Sánchez de Heredia (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) eta Jesús Prieto Mendaza (Gasteizko Berritzegunea). Halaber, 5 autonomia-erkidegoko hezkuntza-eragileez osatutako talde tekniko batek hartu du parte.

Zer da duIN!

Gida bat baino gehiago da "duIN". Jakintza teorikoa eta aplikatua da, gizarte- eta hezkuntza-eragileek gazteen arteko gatazkak konpontzeko eta haien elkarbizitza bultzatzeko eskuragarri dutena. Hezkuntzaren hainbat eremutako hezitzaileen esperientzia ugarirekin eta askotariko jakintzekin osatutako hezkuntza-proiektu bat da, eta irakaskuntza-jarduna eta hezkuntza-komunitate osoa hobetzea du helburu.

Gidaren hasieran, gatazkarako hurbilketa teoriko labur eta landu bat egiten da, fenomeno horren konplexutasuna ulertu ahal izan dadin. Gainera, duIN! gidak "Erreminta praktikoen kutxa" bat eskaintzen du. Bertan, gazteekin lan egiteko dinamika eta metodologia didaktikoak, internet bidez eskura daitezkeen baliabide pedagogikoak eta beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko -eta, era horretan, informazioa partekatu eta esperientziak elkartrukatzeko- aukera eskaintzen dira.

Gatazka era positiboan lantzeko 20 esperientzia edo modu biltzen ditu duIN! gidak. Horietako batzuk gure hirian egiten ari dira, hala nola "12 hodei" proiektua (IRSE) edota Sansomendi IPIaren "Zuk ikasten baduzu, nik ere ikasiko dut" proiektua. Beste esperientzia batzuk beste autonomia-erkidego batzuetan egiten dira, hala nola Asturiasen, Galizian, Katalunian, Valentziako Erkidegoan, Gaztela eta Leonen, Extremaduran, Murtzian, Madrilen, Andaluzian eta Balear Uharteetan. Baina nazioarteko esperientziak ere biltzen dira, hala nola Txile, Sierra Leona, Argentina, India, Austria, Brasil eta Finlandiakoak (bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako Finlandiako KIVA proiektuak sari ugari jaso ditu).

20 esperientzia horiek erraz identifikatzeko moduko hainbat ekintza-eremutan antolatuta daude ikono grafikoen bidez:

  • "Kultura arteko elkarbizitza",
  • Jazarpena/ Bullyinga
  • Sareko segurtasuna",
  • Espazio publikoen erabilera
  • Indarkeriaren prebentzioa
  • Generoa/ baterako hezkuntza
  • Ekologia"
  • Desberdintasuna / garapena lortzeko heziketa".

Zertarako balio du gida honek?

Gatazka norbera hazteko balio duen aukera eta tresna moduan bizitzen ikasteko.

Nola eskola esparruan, hala hezkuntza ez formaleko guneetan, gatazkei era positiboan aurre egiteko berariazko ezagutzak, esperientzia eta baliabide praktikoetara sarbidea bideratzeko.

Hainbat eratako gatazka-egoeretan hezitzaileek euren lanean gazteei kritikoak, arduratsuak, solidarioak eta baloredunak izaten lagundu ahal izateko.

Norentzat da?

Edozein hezkuntza arlotan 12 eta 20 urte bitarteko gazte taldeekin lan egiten duten gizarte eta hezkuntzako eragile guztientzat.

Baina erabat bereziki, bakearen kulturaren baloreetan oinarritutako hiritargoa osatzearen garrantziaz jabetzen diren hezkuntzako profesionalentzat, betiere helburutzat hartuta egokitu ahal izatea ikaragarri konplexua den testuinguru sozialera eta gero eta errealitate askotarikoagoa, ezezagunagoa eta aldakorragoa den eta, zalantzarik gabe, izango denera.

Azken batean, etengabe eraikitzen ari den tresna bat da, eta elkarrekin haztea ahalbidetuko digu, elkarbizitza bera finkatu eta eratzen den modu berean, hain zuzen ere.

+ INFO: 945 16 13 11

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: