Semaforoetako sakagailuak txirrindularientzat
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz Green
Gutxi gorabeherako kostua: 50.000 €
Zertan datza?
Bidegurutze batzuetan sakagailuak daude oinezkoek horiek aktibatu eta semaforoak berde jartzeko, eta oinezkoek errepidea gurutzatu ahal izateko. Batzuetan, bidegorri bat egoten da ondoan, baina bidegorrian ez da sakagailurik egoten. Hori dela eta, txirrindulariek espaloira igo behar izaten dute sakagailura hurbiltzeko. Hori oso deserosoa da, gainera, bizikletan adingabeak (aulki batean) edo orgak badaramatzazu.
Non egingo litzateke?
Udalerri osoan. Horren adibide dugu Fontetxako Gazteluaren eta Kexaako Gazteluaren arteko bidegurutze berria, BEIaren lanen ondorioz sortua. Baita Mediterraneoaren Hiribideko bidegurutzea ere, Antoniako biribilgunetik gertu. Proposamena egoera hori gertatzen ari den hiriko bidegurutze guztietara bideratuta dago.
Zer ekarpen egiten du?
Txirrindulariei sakagailua aktibatzeko aukera ematea.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.