Ignacio Aldecoa plazan eta Iparraldeko parkean pixatokiak jartzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz adingabe batek eta pertsona batek aurkeztutako proposamen bateratua, Piztu zure auzoa Koroatze programan.

Eremua: Gasteiz Green

Auzoa(k): Arriaga-Lakua, Zaramaga

Gutxi gorabeherako kostua: 120.000 €

Zertan datza?

Alde batetik, Ignacio Aldecoa plazak haur eta adineko jende asko biltzen du, baina ez dago zerbitzu publikorik, Blas de Otero egoitzan eta tutoretzapeko etxebizitzetan izan ezik.

Beste aldeteik, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, gehiago erabiltzen ari gara hiriko espazio publikoak, non belaunaldi guztiak (adinekoak, gazteak) elkarrekin bizi garen. Egunero, Iparreko parkean paseatzera ateratzen garenean, zaila egiten zaigu espazio horretatik gertu balo-gelarik ez aurkitzea. Zailtasun hori ez da adinekoentzat bakarrik; komun horietan haurtxo-aldagailuak jar litezke, eta parkeko zabu edo instalazioetara joaten diren haurrek ere onurak izango lituzkete.

Non egingo litzateke?

Ignacio Aldecoa plazan eta Iparraldeko parkean.

Zer ekarpen egiten du?

Saihestu pixa bide publikoan eta saihestu pertsonak egoera zailetan ikustea.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: