Familientzako jarduera: Mikrobisita - Ataria, urtaroaren arabera

Noiz
Eguna: 2021/12/19, hasiera ordua: 16:30, amaiera ordua: 17:05
Deskribapena

«Ataria, urtaroaren arabera» mikrobisita 35 minutuko ibilbide txikia da, naturan egiten dena, Atariaren inguruko eremuan barrena. Etxeko txikienentzat da (3-6 urte bitarteko haurrentzat). Helburua da haurrei laguntzea eta ezagutzera ematea gure ingurune hurbilenaren alderdi desberdinak eta urtaroaren arabera ingurune horretan gertatzen diren aldaketak.

Naturan barrena egiten den ibilbide horren bidez, behatu eta jakin ahal izango dute zer aldaketa egiten dituzten gure inguruneak eta bertan bizi diren izaki bizidunek, intsektuek, likenek, hostoek, landareek, animaliek eta abarrek. Ingurua aztertuko dugu, eta esploratzaile txiki bihurtuko gara, lupak, tximeletak harrapatzekoak, lupa duten potoak eta beste hainbat tresna erabiliz.

Lekua: Ataria

Data: abenduaren 19a, igandea

Ordutegia: 16:30-17:05

Norentzat: 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat

Partaide-kopurua: 10

Izena ematea (irailaren 27tik aurrera): udal webgunean

Hizkuntza: euskara

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.