Babesean hartu hegazti bat

Udaberriaren etorrera iragartzen dute. Ehunka kilometro egiten dituzte beste kontinenteetatik, Gasteizko udalerriko zeruak betetzeko. Eraztun Berdean egiten ditugun udako ibilaldiak girotzen dizkigute haien kantu melodikoek. Hegaztiez ari gara, gurekin bizi diren izaki lumadun horietaz.

Salburuan 236 espezie desberdin aurkitu dira 1995etik 2020ra bitartean. Gehienak erraz ikusten dira. Hala ere, badira beste batzuk, zaputzagoak edo gure inguruan ikusteko zailagoak direnak, «urriak» deiturikoak.

Hegazti horietakoren bat ezagutu nahi baduzu eta haren bizitzako prozesuaren parte sentitu, oso erraz egin dezakezu: har ezazu babesean.

Hegazti bat babesean hartuz gero zer jasoko duzu?

  • Babes-diploma bat.
  • Esleitutako alearen argazkia.
  • Espezieari buruzko informazioa: fenologia, elikadura, ohiturak eta abar.
  • Behaketen historia.
  • Urtean zehar izaten diren gertaera nagusiei buruzko albisteak: etorrera eta joatea, jaiotzak, argazkiak, egoera nabarmenak eta abar.

Nola parte hartu?

Azken 25 urteetan Salburuko hezeguneetan ikusitako 236 espezieen artean zeurea aukeratu eta formularioa bete ezazu.

Norbaiti sorpresa bat eman nahi badiozu hegazti baten babesa oparituta, adierazi, mesedez, oparia egin nahi diozun pertsonaren izena formularioaren “Oharrak” eremuan. Informazioa zure helbide elektronikora bidaliko dizugu, zeuk berari eskura eman edo bidal diezaiozun. Behar izanez gero, gutun bat ere bidaliko dizugu oparia zer den azaltzeko, baita diploma ere, zuk adierazitako eguna baino lehen.

Hegazti bat babesean hartzeko formularioa

Ohar garrantzitsua: Kontuan izan behar duzu urteko garai guztiek ez dituztela espezie berak edo ez direla urtero ikusten. Hala ere, lehenago edo geroago, agertuko da aukeratu duzun espeziea. Egun batzuetako edo hilabete batzuetako kontua izan daiteke, baina agertuko da. Horregatik pazientzia izan behar duzu.

Informazio- eta sentsibilizazio-proiektua

Programa honen bitartez, klima-aldaketaren ondorioz gure faunarekin gertatzen ari denaren errealitatera hurbildu nahi ditugu herritarrak, jendea sentsibilizatzeko, eskura dauden baliabideak zentzuz eta modu jasangarrian erabiltzeko ohiturak har ditzagun. Horretarako, hegaztiak erabili nahi ditugu, ingurumen-aldaketen bioadierazle onenetako bat direla erakutsi baitute.

Era berean, orain arte egindako ahaleginak bildu, mantendu eta baliarazi nahi ditu ekimenak, eta informazio- eta sentsibilizazio-iturri gisa erabili.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.