TUVISAren irizpideak autobus zerbitzua emateko Alavesen eta BASKONIAren partidei begira

2021eko irailaren 24an argitaratua

Tuvisak Alavesen eta Baskoniaren norgehiagokei begira autobus zerbitzua emateko jarraituko dituen irizpideak jakinarazi ditu.

Baskonia

Baskoniak Buesa Arenan jokatuko dituen partida guztien zerbitzua beteko du konpainiak eta ibilbidea eta ohiko geldialdiak mantenduko ditu, baina, azken aldietan gertatu den bezala, lau irteera baino ez dira egingo (pandemiaren aurretik sei egiten ziren). Irteera hauek norgehiagoka bakoitza baino 60, 55, 30 eta 25 minutu lehenago izango dira.

Alaves

Topaketen ordutegia 2. Linearen ohiko ordutegiaren barruan badago, linea horrek emango du zerbitzua. Topaketa 2. linearen ordutegitik kanpo amaitzen bada, itzulerako zerbitzua emango da. Kasu horretan, partida amaitutakoan, autobusak 2A eta 2B linea periferikoaren Mendizorrotzako geralekuari dagozkion geltokietan jarriko dira, eta azkeneraino egingo dituzte geldialdiak, Zaramaga etorbidean (El Boulevard).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.