CEAk 178 ingurumen-jarduera eskaini ditu udazkeneko agendan

2021eko irailaren 28an

Gasteizko udalaren Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak udazkeneko jarduera-agenda aurkeztu du; 178 jarduera dira, guztira, Atarian, Olarizuko lorategi botanikoko informazio-gunean eta Eraztun Berdean.

Programak gure inguruneko flora eta jauna ezagutaraztea du xede. Jarduera hauek izango dira, besteak beste: hiru erakusketa Ataria interpretazio zentroan, biodibertsitatearen kulturarekin lotutako 12 lantegi eta ikastaro, 31 natura ibilbide, eta familientzako 116 jarduera udalaren zenbait gunetan. Oraingoan CEAk arreta berezia jarri du botanika arloko jardueretan, eta izena ematea eskatzen duten 1.200 lekuen % 10 inguru baita arlo horretakoa.

Oreinak Salburuan

Horietaz gain, hainbat gairi buruzko hitzaldiak, lantegiak, natur ibilbideak (oinez edo bizikletaz), familientzako jarduerak, ikastaroak eta erakusketak ikusteko bisitak izango dira. Jarduera hauek programatu dira, zehazki: Txoriastea 2021, bi ibilbide ornitologiko ingelesez Salburuan zehar, habia-kutxak egiteko lantegia, Los Fresnos behatokitik hegaztiak behatzeko hamabi irteera igandeetan eta marrualdia behatzea, non 190 leku izango diren.

Ingurumen-eskaintzen artean bada berrikuntzarik: “Atariara mikrobisita”. Familientzako jarduera honetan esperientzia desberdinak tartekatuko dira hilero, 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrek zentroa ezagutu dezaten. Horretaz gain, “hartu hegazti bat babespean” proiektua dugu.

Txori bat

Horietaz gain, programan badira introspekzio pertsonalerako jarduerak (meditaziorako ibilaldiak, isiltasunaren melodiak, isiltasun guneak) edo Eraztun Berdearen 17. oinezko bira.

Landareei buruzko hainbat lantegi ere antolatu da Olarizuko lorategi botanikoaren informazio gunearen inguruan egiteko: kremak egitekoak, erreboilak landatzeko teknikei buruzkoak, edo xaboi eta intsentsu begetalak egitekoak, besteak beste.

Udalaren webgunean, Atarian, 010 telefonoan eta gizarte-etxeetan eman daiteke izena.

CEAren udazkeneko agenda

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.