José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko martxoko eta apirileko kuotak%40 murriztu dira coronavirusa dela eta

2020ko apirilaren 6an

Murrizketa martxoko eta apirileko kuotetan aplikatuko da. Kuotak murrizteko eskaera Udal Dantza Kontserbatoriotik dator. Atxikita dagoen Hezkuntza eta Kultura Sailari eskaera egin eta Gasteizko Udaleko Zerga Kudeaketako Zerbitzuak erantzun ondoren, hilabete horietako kuoten%40ko doikuntza egitea erabaki da. Horrela, %60a ordainduko da, zerbitzuaren prezioara egokitzen dela argudiatuz.

Nabarmentzekoa da martxoaren 10az geroztik Dantza Kontserbatorioa itxita dagoela. Hala ere, irakasleek on line jarraitzen dute eskola-eskaintzarekin. Ikasleek dantzarekin etxetik jarraitu ahal dezaten material didaktikoa eta entretenimenduzkoa, streaming-eskolak eta irakasleek editatutako bideo praktikoak bidaltzen zaizkie, beste neurri batzuen artean.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: