0-5 urte bitarteko haurren arrisku eta babesgabetasun egoerak goiz identifikatzearen garrantzia

2020ko apirilaren 2an

Oso adin txikiko haurrak -batez ere 0 eta 5 urte bitartekoak- ahulagoak dira, eta kanpoko edozein faktorek eragin fisiko eta/edo emozional kaltegarriak eragin diezaiekete, heldutasunean ere izango dituztenak. Arrisku nabarmenagoak ekiditeko konponbiderik onena albait azkarren atzematea da, eta hura konpontzeko azkar esku hartzea.

Hartara, arazo emozional gehienak ez dira osasun mentaleko arazo bihurtuko, baldin eta garaiz heltzen bazaie. Arazo horien atzean arrazoi desberdinak egon daitezke, esaterako familia barruko zailtasunak edo babesgabetasun-egoerak.

Hori guztia aintzat hartuta, Udalaren Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak gida bat osatu du, haurtzaroarekin zerikusia duten profesionalei egoerak atzematen laguntzeko, hartara kalte larriagoak saihesteko asmoz.

Kontuan hartu behar da aipatutako adierazleen arteko baten bat egoteak ez duela beti eta nahitaez esan nahi haurra babesgabetua denik. Horregatik, jarraibide hauek ez dira hartu behar laguntza-tresna gisa baino, halako kasurik gertatuz gero, hura atzematen laguntzeko. Behin kasu bakoitza balioetsi ostean, harremanetan jarri beharko da alorreko adituekin, horiek prozesuan orientatu eta lagunduko dizute eta. Harremanetarako: Gizarte-etxeetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Kontsulta ezazu gida osoa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: