Jabetze Feministarako Eskola - Ikastaroak eta lantegiak

Ikastaroetan eta lantegietan izena emateko epea irailaren 2an hasiko da.

Ikastaroetako eta lantegietako tokiak izena emateko eskaera iritsi ahala esleituko dira, zozketarik egin gabe. Tokiak agortuz gero, ez da erreserba-zerrendarik sortuko. "Ohar interesgarriak" atalean (orriaren amaiera) deskontuei buruzko informazioa aurkituko duzue.

Interpreterik behar izanez gero, jakinaraz iezaguzue hiru egun lehenago, telefonoz edo posta elektronikoz: 945 161 345 / igualdad.adm@ vitoria-gasteiz.org. Gauza bera, haurtzaindegi-zerbitzua behar izanez gero.

Programatutako ikastaroak eta lantegiak

Oharra: "Entre Madres" lantegia Emakumeen Etxeko talde egonkorren parte izatera pasa da. Informazio gehiago eta izena emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city

Kontuan hartu beharreko oharrak

  • Langabezian bazaude, dagokion prezioa % 15 murrizteko aukera duzu. Nahikoa da Lanbideren «izen-emate aldiko ziurtagiria» aurkeztea, jardueran izena eman aurreko zazpi egunetan jaulkitakoa.
  • Udal-instalazioen bazkide zaretenok kuota murrizteko aukera duzue ordaindubeharreko ikastaroetan zein lantegietan.
  • Gizarte-babesgabetasuneko egoeran zaudetenok jarduerak doan izatea eska dezakezue, gizarte-zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuta.
  • Izena eman baduzue baina azkenean bertaratu ezin bazarete, jarduera hasi baino lehen edozein gizarte-etxetan baja ofizialki ematea eskatzen dizuegu. Hala, beste batzuek hartu ahalko dute zuen lekua, normalean beteta egoten dira-eta. Gainera, baja ofizialki emanez gero, ordaindutako kuota itzuliko dizuegu, dirua zuen banku-kontura sartuz (ordaindutako zenbatekoaren % 15 atxikiko dugu, kudeaketa-gastu gisa).
  • Gasteizko elkarte eta gizarte-taldeek berariaz eskatutako jarduerak barnebiltzen ditu eskolak, eta haien interes eta premien alderdi batzuei erantzutera daude bideratuta. Elkarlan hori giltzarria da, bai elkarrekin ahalduntzeko, bai hiriko elkartze-ehuna sendotzeko. Hori dela-eta, jarduera horiek dohainik eskaintzea erabaki du Berdintasunerako Zerbitzuak, eta elkarte horietako kideak ez direnentzat ere irekita daude.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.