Genero indarkerian espezializatutako arreta psikosozial eta soziojuridikoa (Hegoak Foru Zerbitzua)

Zer da?

Gizarte zerbitzu publikoa (Forala), doakoa eta espezializatua, genero indarkerian espezializatutako arreta soziojuridiko eta psikosoziala eskaintzen duena.

Zertarako balio du ?

  • Emakumeen eskubideak zeintzuk diren jakiteko eta hauek baliatzeko dauden baliabide soziojuridikoen berri izateko.
  • Laguntza psikologikoa jasotzeko.
  • Erreklamazio bat egin nahi denean edota prozedurek irauten duten bitartean laguntza soziojuridikoa jasotzeko.
  • Biktimek jasandako indarkeriaren ondorioz izan dezaketen min psikologikoa erreparatzeko.
  • Autoestimua, gaitasunak eta trebetasunak garatu eta sendotu, indarkeriari eta horren ondorioei aurre egiteko.
  • Baliabide psikosozialak ezagutu, erregulatu eta potentziatzeko.
  • Emakumeen bizitzan presente dauden zapalketa eta indarkeria forma desberdinei aurre egiteko gaitasun eta kontrola lortzeko.
  • Gizon-emakumeak berdintasunean hezteko.
  • Gatazkak indarkeria erabili gabe konpontzeko gaitasunak lortzeko.
  • Laguntza sozio-emozionala lortzeko sarea eraikitzeko.
  • Bizi proiektua egin eta berraztertzeko.
  • Erabakiak hartzea egokitzeko.

Nork eska dezake?

  • Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakume eta adingabeek.
  • Familia eskubidea, askatasun sexuala edo genero indarkeria dela eta, euren eskubideak baliatzeko informazioa, laguntza eta jarraipena egitea behar duten emakumeek.
  • Bere jarrera matxistak bikotekideari, seme-alabei, familiari edo bere buruari min egiten ari dela uste dute gizonek.

Nola jarri harremanetan?

Aurrez hitzordua eskatuta telefono honetan: 945 151015.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: