Ekitea - Ekintzailetzaren sustapena
Enpresak sortzen laguntzeko jarduera osagarrien multzoa, herritar ororengan ekintzarako kezka sustatzeko helburua duena.
Ekintzaile sareak
Elkartzeko guneak, ekintzaileek elkarren artean hausnartu eta informazioa zein ezagutza parteka ditzaten.
Asteazkenetan, networking: emakume ekintzaile eta enpresaburuak konektatzen
Harreman profesionalen sarea handitu eta, aldi berean, emakume eta ekintzaileen ikuspuntu bikoitzetik beren esperientziak partekatu nahi dituzten emakume ekintzaileei zuzendua.
Kultura ekintzailera hurbilduz
- Azalpena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondokoen ikasleei (batxilergo eta goiko graduko ziklo) zuzendutako hitzaldia. Honetan, kontzeptu eta garrantziari buruzko gogoetako jarraibideak ematen dira jarrera ekintzailea bizitzaren eremu guztietan mantentzeko
- Ekintza: 2-3 orduko saio, ikastetxeetan egiteko.
Ekintzailetza eta berrikuntza soziala
- Deskribapena: gizarte-eragineko aukerak eskaintzen dituzten tailerrak programatzen dira ekintzailetzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloan sentsibilizatzeko, prestatzeko eta sare bat sortzen joateko.
- Jarduera: bi orduko tailerrak gizarte-berrikuntzaren arloan.
Araba Ekinean
Dibulgazioa eta prestakuntza helburu dituen urteroko kanpaina, Araban ekiteko gogoa sustatu eta aitortzeko.
www.alavaemprende.com
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.