Vitoria-Gasteizko Espazio Publikoaren Plana

Plan Espacio Público COVID 19

Mugikortasuna hobetzeko esku-hartzeak, Covid-19 dela eta

Gasteizko Udalak hainbat jarduera abiarazi ditu aldi honetan mugikortasuna hobetzeko, espazio publikoa oinezkoentzat eta erosoago eginez eta merkataritza dinamizatzen laguntzeko asmoz bultzatuz. Gutxienez 400.000 euroko inbertsioa aktibatu du proiektuaren lehen faseari ekiteko. Udalak 8,5 kilometro espaloi zabalduko ditu, 8 kilometro bizikleta-bide berri sortuko, eta 88 kaletako zirkulazioa baretuko du auzoetan. Ekimen horiek guztiak 2020an zehar garatuko dira.

Oinezkoentzako espaloiak zabaltzea

Azken asteetan, Udalak hainbat jarduera egin ditu Manuel Iradier, Florida, Frantzia, San Antonio eta Ortiz de Zarate kaleetan, besteak beste. Orain, antzeko esku-hartzeak egingo dira beste leku hauetan:

  • Domingo Beltran/Ramiro de Maeztu. Ezkerreko aparkaleku-zerrenda ezkerreko zirkulazioko erreira aldatuko da, eta askatutako espazioa oinezkoentzat geratuko da.
  • Tomas Zumarraga Dohatsua, Jesusen Zerbitzarien eta Gasteiz hiribidearen artean. Bizikleta-bidea oinezkoentzat utziko da. Bizikletak galtzadatik joango dira, abiadura motelekoa baita, edo Badaia kaletik, Erdi Aroko hirigunerantz joateko.
  • Herrandarrak. Prudencio Maria Berastegi eta Arana kaleen arteko zatian, bizikleta-bidea oinezkoentzat izango da, eta trafikorako errei bat bizikletentzat utziko da. Arana kalearen eta Karlos I.a plazaren arteko zatian, bestalde, bizikleta-bide berria sortuko da zirkulaziorako ezkerreko erreiaren gainean.
  • Done Jakue hiribideko zubia (Madril kalearen gainetik): aparkatzeko zerrendak oinezkoentzat utziko dira.
  • Bake kalea: ezkerreko zirkulaziorako erreia oinezkoentzat izango da aurrerantzean.
  • Zadorra hiribidea: bidegorria oinezkoentzat utziko da, eta galtzadaren gainean noranzko biko bidegorri berria sortuko da.

Guztira, 8 kilometrotan esku hartuko da.

Hiriko lantoki eta industrialdeetarako bizikleta-konexioak hobetzeko alternatibak

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak bizikleta-konexioak hobetu nahi ditu, halaber. Horretarako, lotura hauetan esku hartzea aurreikusi da:

  • Ozeano Barea: Zabalganeko bide horretan, bizikleta-bide berriak sortuko dira. Lanak ekainaren hasieran hastea aurreikusi da, kontratua dagoeneko esleitu baita.
  • Oto hiribidea: bizikleta-bideak noranzko bakoitzean, aparkatzeko zerrendak metro batzuk mugituz.
  • Bremen kalea: bidegorri berria.
  • Dusseldorf kalea: bidegorri berria.
  • Zurrupitieta kalea: zirkulazio-bideetako bat bidegorri bihurtuko da.
  • Artapadura: bidegorri berria zirkulazio-errei baten gainean.
  • Gamarrako atea: noranzko biko bidegorri berria erreietako batean.
  • Legutioko atea: bidegorri berria.

Guztira, 8 kilometrotan jardungo du Udalak bizikleten alorrean.

Super-etxadiak auzo guztietan garatzen jarraitzea

Sailak gutxienez horien % 30ean esku hartuko du datozen hilabeteetan, eta jarduketa errazak egingo ditu, aipatutako super-etxadien barrualdean trafikoa murriztu eta lasaitzeko. Seinale bertikalak eta horizontalak jarriko dira, oinezkoek lehentasuna duten gune batera sartzen dela ohartarazteko. Horretaz gain, galtzadaren gainean S-28 (bizitegi-kalea) seinaleari dagokion piktograma margotuko da. Izan ere, zirkulazioaren abiadura orduko 20 kilometrora murriztuko da.

Esku-hartze horiek bi fasetan egingo dira. Lehen fasea 64 kalek osatuko dute, ingurabide zaharraren barruan eta Zabalganean; bigarrena, berriz, Abetxukuko, Lakuako eta Salburuko beste 24 kaletara zabalduko da.

Hauxe da kaleen zerrenda osoa:

Super-etxadien arauak ezarriko zaizkien kaleak (1. fasea)
ZABALGANA

Ilustrazioaren hiribidea

ARIZNABARRA

Sor Sofia plaza, Ozioko Gazteluaren kalea, Gebarako Gazteluaren kalea (zati bat), Mendiluzeko Gazteluaren kalea (zati bat), Eskibelgo Gazteluaren kalea, Concha Espina kalea eta Areitio kalea.

BATAN

Bizkaia, Gipuzkoa.

ADURTZA

Zendaguren, Alboka, José Uruñuela, Dultzaina, Txistularis, Juan Bautista Gamiz, Txirula, Txalaparta eta Adurtza.

TXAGORRITXU

Telesforo Aranzadi, Enrique Eguren.

KOROATZE

Larrugile, Eulogio Serdán (zati bat).

ZARAMAGA

Martin Olabe, Santa Isabel, Lorenzo Prestamero, Bernal Díaz de Luko, Vicente Manterola, Amurrio, Azazeta Mendatearen kalea, Urkiola Mendatearen kalea, Barazar Mendatearen kalea, Añanako Taldearen kalea, Mendoza eta Laguardi-Biasteri Taldearen kalea.

ARANBIZKARRA

Isuntzatarren kalea.

JUDIMENDI

Mantellitarren kalea, Diego Martinez de Álava, Cola y Goiti, Miranda de Ebro, Trebiñoko Konderriaren kalea, Mariano San Miguel, Santa Luzia, Benito Guinea, Urriaren Hamabiaren kalea (zat ibat) eta Eduardo Belasko.

BABESGATUAK

Aiala Kantzilerraren kalea, Joan XXIII.aren kalea eta Lope de Larrea kalea.

ANGLO

La Paloma

ERDI AROKO HIRIGUNEA ETA INGURUAK

Aldabe, Félix Maria Samaniego, Joaquín Jose Landázuri, Antepara, Bueno Monreal, San Bizente Paulekoaren kalea, San Ildefontso, Santa Ana kantoia, Arriagako atea (Erdi Aroko hiriguneko zatia), Santa Maria kalea, Frai Zacarias Martinez kalea, Kanpokale Berria, Aska kalea eta San Bizente aldapa.

Super-etxadien arauak ezarriko zaizkien kaleak (2. fasea)
SALBURUA

Dublín, Lisboa, Londres hiribidea, Estocolmo, Luxemburgo, Paris hiribidea, Erroma hiribidea eta Kopenhage.

ABETXUKU

Ezki kalea, Laubideta kalea, Eliza kalea, Txarrakea kalea, Araka kalea, Iturrizabala kalea, Azeduia kalea, Arriagana kalea, Uribeguela kalea eta El Calce kalea.

LAKUA-IBAIONDO

Andia Mendiaren kalea, Urederra Ibaiaren kalea, Zaia Ibaiaren kalea, Zubialde Ibaiaren kalea, Uragana Ibaiaren kalea eta Inglares Ibaiaren kalea.

Beste ekimen batzuk

Trafiko Zerbitzuak 2 metroko distantzia gorde behar dela ohartarazteko mezuak margotu ditu hiriko oinezkoentzako dozena bat pasabidetan.

Bestalde, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak 74 bizikleta-aparkaleku eramangarri jarriko ditu hiriko hainbat tokitan. Joan den ostiralean hasi ziren elementu horiek instalatzen, hiriko osasun-zentroetan, ospitaleetan, industrialdeetan eta gune jendetsuetan.

Esku-hartzeen irudiak

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157714487131403(Beste leiho batean irekiko da)

Informazio gehiago

Mugikortasuna hobetzeko jardueren dosierra Covid-19 Pdf (gaztelaniaz hutsean).

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.