Udalaren gizarte-zerbitzuak aurrez aurreko arreta ematen hasi dira berriz, aurretiaz hitzordua eskatuta

2020ko maiatzaren 21ean

Adinekoen Zerbitzuko Oinarrizko 14 Gizarte Zerbitzuek, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak, Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak eta Zaintzen dituzten familiei laguntzeko programak aurrez aurreko arretari berrekin diote, aurretiazko hitzorduarekin.

Aurrez aurreko arretarako, aurretiazko hitzordua eskatu behar da, telefonoz, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Berriro irekitzeko, bulegoak eta arretagune berariazkoak egokitu dira, eta neurri jakin batzuk jarraitu behar dira, osasunaren ikuspegitik arreta segurua bermatzeko.

Kontaktuak ekiditeko manparak eta metakrilatoak instalatu dira, desinfektatzeko gela egongo da, eta ez da baimenduko bertan itxarotea. Gainera, maskara erabiltzea ere gomendatuko da.

Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuekin batera, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko gainerako zerbitzuak erre (Gizarte-Inklusioa, Haurtzaro eta Senitartea, Adinekoak...) aurrez aurreko arta ematen hasiko dira berriro, horietan ere aurretiazko hitzordu bitartez.

Orain arte, aurrez aurreko arta soilik larrialdiko kasuetan eskaintzen zen, nahiz eta telefono bidezko arta beti egon den lanean.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren helbide eta telefonoak

Adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programa

Haurrak, nerabeak eta familiak

Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: