Maiatzaren 28an hasiko da haur-eskolea publikoetan 2020-2021 ikasturterako matrikulatzeko epea

2020ko maiatzaren 21ean

2018an, 2019an eta 2020ko maiatzaren 20ra arte jaiotako haurrak matrikulatu ahalko dira, 2020ko maiatzaren 28tik ekainaren 8ra arte. Eskabideak internetez aurkeztu ahalko dira lehenengo aldiz, udalaren Egoitza elektronikoan. Izapidea aurrez aurre egin ahalko da, gizarte etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

2020ko maiatzaren 18tik aurrera (egun hori barne) jaiotako umeen eskabideak behin betiko zerrendak argitaratu ondoren hasiko dira kudeatzen, eskolaratzea urritik aurrera hasi ahal izateko, hau da, 16 aste beteta dituztela, betiere leku hutsik bada.

Hezkuntza premia bereziak dituzten umeei dagokienez, eskabideak eta agiriak Udaleko Hezkuntza Zerbitzuan (Frai Zacarias Martinez kalea, 3) aurkeztuko dira, 08:30etik 14:00etara, familiei informazioa eta orientazioa ematearren. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.

2020ko irailean eskolan hasteko matrikulazio prozesu arruntak epe hauek izango ditu:

  • Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea: maiatzaren 28tik ekainaren 8ra.
  • Behin-behineko zerrendak eta itxarote-zerrendak argitaratzea: ekainaren 25ean.
  • Erreklamazioak aurkezteko epea: ekainaren 25etik 28ra.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 9an.

Orotara 25 eskolak osatzen dute sarea, eta 1.433 plaza eskaintzen dituzte. Horietako bost Gasteizko Udalak kudeatzen ditu, zeinetan 0-3 urte bitarteko haurrak hartzen baitira; gainerako hogeiak Haurreskolak partzuergoak kudeatzen ditu, eta 0-2 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua eskaintzen dute.

Izena-emateko prozesuari buruzko informazio gehiago.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.