Autobus-geltokiak sarrerak eta irteerak antolatu ditu distantzia fisikoa erraztu ahal izateko

2020ko maiatzaren 22an

Gasteizko autobus-geltokiak sarrerak eta irteerak aldatu ditu distantzia fisikoa erraztu ahal izateko, azpiegituratik dabiltzan pertsonen segurtasuna bermatzearren. Prozedura ezarri da bidaiariak era ordenatuan mugitu daitezen, sartzeko eta irteteko bideak zehatz-mehatz adierazita.

Euskal Herria bulebarretik eta Euskaltzaindiaren plazatik atondora daramaten ate nagusietatik sartuko da geltokira. Nasetatik irteteko, berriz, Euskal Herria bulebarrera eta geltokiaren eta Rafael Alberti kalearen artean dagoen oinezkoen ibilbidera ematen duten alboko irteeretatik joan beharko da.

Horretaz gain, bidaiarientzako gomendioak biltzen dituzten zenbait kartel egin dira, kutsatzea eragotzi eta pandemia geldiaraztearren. Besteak beste, geltokian autobusera igotzeko unean bertan sartzeko aholkatzen du Udalak, itxaron behar izanez gero aire zabalean geratzeko, autobusetik jaitsi ondoren hurbilen dagoen atetik irteteko eta geltokiaren barruan maskara erabiltzeko. Eta, jakina, gainerako erabiltzaileekin bi metroko segurtasun tartea zaintzeko. Orobat, mapak jarri dira nasetatik kanpora errazago ateratzeko. Gurutze Gorriko boluntarioek tenperatura hartuko diete bidaiariei.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: