Udal baratzeek pertsona gehiago onartuko dituzte eta ordutegi zabalagoa izango dute COVID-19 pandemiaren bigarren fasera igarotzean

2020ko maiatzaren 22an

Pertsona bat lanean Urarteko baratzeetan

Udal baratzeetara pertsona gehiago sartu ahal izango dira eta ordutegiak zabalagoak izango dira pandemiaren 2. fasera igarotzean, betiere osasun agintariek ezarri dituzten gidalerroei kasu eginda segurtasun distantziei, tresnen garbitasunari, eskuak garbitzeari eta maskaren erabilerari dagokionez.

Edukiera

Baratzeetan lan egiteak suposatzen duen distantzia fisikoa kontuan hartuta, eta edukiera arrazoiei kasu eginda, komunitate baratzeetako ekipamenduetara honako baldintzetan sartu ahal izango da:

  • Banakoei utzitako lursailen kasuan, titularra den pertsona joan ahal izango da, beste lagun batekin, gizarte distantziak eta higiene neurriak beteta. Titularrak mendeko pertsonak baditu bere ardurapean, haiek lagunduta egon ahal izango du, baina inoiz ez 5 pertsona baino gehiago lursail bakoitzean.
  • Kolektiboei utzitako lursailen kasuan, gehienez 5 pertsona egon ahal izango dira lursail bakoitzean, osasun agintariek gomendatutako gizarte distantzia eta higiene neurriak beteta.
  • Dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboei utzitako lursailen kasuan, gehienez 10 pertsona egon ahal izango dira lursaileko (hezitzaileak eta laguntzaileak barne), osasun agintariek gomendatutako gizarte distantzia eta higiene neurriak beteta.

Ordutegiak

Baratzean gehienez 4 orduz egon ahal izango da egunean.

Urarteko baratzeen kasuan, tutoretzak eta irekiera ordutegiak zabalduko dira. Baratzeak astelehenetik ostegunera egongo dira irekita, 08:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara. Aparkalekua itxita egongo da baratzean dagoen pertsona kopurua hobeto kontrolatzeko.

Zabalortu eta Lakuakolore baratzeak baratzezaintzarako soilik egongo dira irekita. Jarduera hori egingo ez duten pertsonek ezin dute sartu ekipamendura.

Aholku orokorrak

Osasun agintarien aholkuak jarraituko dira: segurtasun distantzia, tresnen garbiketa, eskuen garbiketa eta maskaren erabilera.

Baratzeetako hainbat tokitan informazio kartelak ipiniko dira, eta kartel horietako argibideak bete beharko dira.

Pertsonaren batek COVID-19 gaixotasunaren sintomak baditu, debekatuta du baratzeetara joatea.

Hiriko baratze ekologikoak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: