Jardunaldia. Online denda sortzeko funtsezko alderdiak (streaming bidez)

Noiz
Eguna: 2020/06/02, hasiera ordua: 16:00, amaiera ordua: 17:30
Deskribapena

Astearte teknologikoak

“Astearte teknologikoak” izeneko jardunaldietan, hainbat sektorerekin lotutako teknologia eta prestakuntza alderdiei buruzko informazioa zabaltzen da, enpresek eskatutako profil profesional berriei buruzko orientabideak ematearren.

Edukiak

Jardunaldi honetan ikusiko dugu zer hartu behar den kontuan Interneten saltzen hasterakoan: hasierako inbertsioa online denda bat edukitzeko, urteko kostua, mozkin-marjina, etab. Kasu arrakastatsuak azaldu, eta zalantzak argituko ditugu

Helburua da Interneten saltzen hasi nahi duten pertsona eta enpresek ezagutza-oinarri sendoa izatea online mundura abiatu aurretik.

Hizlaria

Jon Rivas.

Lekua

Jardunaldi hau streaming bidez egingo da (bideokonferentziako aplikazio baten bitartez). Izena eman duzula baieztatu ondoren, esteka bat jasoko duzu jarduerara konektatzeko.

Informazioa eta izen-ematea

Izen-ematea online: Pertsonak Enpresak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: