Jardunaldia. Sortu zure denda propioa online saltzeko Woocommerce erabiliz (streaming bidez)

Noiz
Eguna: 2020/06/16, hasiera ordua: 16:00, amaiera ordua: 17:30
Deskribapena

Astearte teknologikoak

“Astearte teknologikoak” izeneko jardunaldietan, hainbat sektorerekin lotutako teknologia eta prestakuntza alderdiei buruzko informazioa zabaltzen da, enpresek eskatutako profil profesional berriei buruzko orientabideak ematearren.

Edukiak

Jardunaldi honetan, online saltzeko zeure denda sortu nahi baduzu, ikusiko dugu  woocommerce  kontuan edukitzeko aukera bat dela.

Doako Wordpress plugin honek aukera pilo bat eskaintzen digu, erraz erabil eta konfigura baitaiteke. Jardunaldi honetan, dauzkan aukerak jorratuko ditugu.

Era berean, hainbat produkturen sorrera-prozesua erakutsiko da: ordainketa-pasabideak, bidalketak, kupoiak eta abar.

Hizlaria

Imanol Teeran. Widdiapps.

Lekua

Jardunaldi hau streaming bidez egingo da (bideokonferentziako aplikazio baten bitartez). Izena eman duzula baieztatu ondoren, esteka bat jasoko duzu jarduerara konektatzeko.

Informazioa eta izen-ematea

Izen-ematea online: Pertsonak Enpresak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: