Uraren Munduko Eguna

2020ko maiatzaren 25ean

Aurten klima aldaketari buruz eta klima aldaketak uran dituen eraginei buruz hausnartzera gonbidatu gaitu Nazio Batuak erakundeak.

Día Mundial del Agua

Uraren Munduko Eguna eklipsatuta gertatu da 2020an, osasun larrialdia dela-eta. Halere, gogoratu behar da aurten klima aldaketari buruz eta klima aldaketak uran dituen eraginei buruz hausnartzera gonbidatu gaituela Nazio Batuak erakundeak.

Klimari lotutako muturreko gertakariek uraren zikloaren aldagarritasuna areagotzen dute, eta uraren kalitatea eta erabilgarritasuna txikiagoa izaten laguntzen dute, uraren hornidurari bereziki eraginda. Horregatik, agintaritza zientifikoak klima aldaketaren gainean dioena oinarri hartuta, NBEak hiru mezu helarazten dizkigu, zerbait egitera bultzatzeko:

·        Posible da uraren kudeaketari lotuta gertatzen diren berotegi efektuko gasen igorpenak modu iraunkorrean murriztea.

·        Ez dugu itxaron behar, ura lehentasuna izan behar da klimaren alorreko ekintza planetan.

·        Parte aktiboa izan behar dugu: politika publikoak zein gure egunerokoan familian edo bakarka erabiltzen ditugun irtenbideak, denak dira lagungarri klima aldaketak uran dituen ondorioak murrizteko.

AMVISAk eta Vitoria-Gasteizko Udalak bere egiten dituzte mezu horiek.

Hiriak ingurumenarekin duen konpromisoak klima aldaketaren aurkako borrokako parte aktibo bihurtu du hiria. Horren adibideak dira uholdeak prebenitzeko politikak, ur kontsumoen kontrola, saneamendu alorreko jardunbide egokien sustapena eta ur hornidura bermatzeko egiten diren inbertsioak.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.