Ahora Vitoria. Orain Gasteiz: hiria suspertzeko eta inor atzean ez geratzeko plana

Campaña Orain Gasteiz-Vitoria Ahora

“Orain Gasteiz” planak osasuna prebenitzeko, gizarte-laguntza indartzeko eta tokiko ekonomia sustatzeko neurri sorta bat jasotzen du, hiru arlo horietan izan baitu eragin handiena pandemiak. Planak udalaren esku-hartzea planifikatu eta ordenatu nahi du urte amaierara arte, orain garrantzitsuentzat jotzen diren arlo eta jarduerak lehenetsiz.

Udal Gobernuaren planak hiru ardatz nagusi ditu:

Planaren betetze-mailaren bilakaera

Orain, gure osasuna

Pandemiaren jarraipena eta alerta goiztiarreko sistema

Udal Gobernuak osasun-krisian izan duen lehentasun handienetako bat izan da, eta hala izaten jarraitzen du, pandemiak gasteiztarren artean izan duen bilakaeraren jarraipen zorrotza egitea, osasuna babesten laguntzen duten erabakiak hartu ahal izateko. Horretarako, Udalak lankidetza estua du Osakidetzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin, besteak beste. Hala, Udalak Euskadiko Babes Zibileko Planaren jarraipen-mahaian parte hartzen du, eta osasun-agintariekin koordinatzen da, pandemiak gure hirian izan duen bilakaeraren jarraipena eta eguneroko kontrola egiteko.

Gasteizko koronabirusaren jarraipenerako adierazle-taulara sar zaitezke.

Gainera, Udalak lankidetza-proiektu bat koordinatzen du, EHUko eta Osakidetzako ikertzaileek bultzatua. Proiektu horretan, Arabako Aldundiak, Bioarabak edo AMVISAk parte hartzen dute, eta hondakin-urak aztertzeko metodo bat martxan jartzea du helburu, COVID-19a garaiz detektatzeko, farmakoak kuantifikatzeko eta gai toxikoak aztertzeko.

Kontingentzia Plana

Udala kontingentzia plan bat lantzen ari da, pandemiaren balizko agerraldi baten aurrean hiria prest egon dadin.

Plan horrek aurreikusten du bermatuta izatea norbera babesteko ekipamenduen hornidura, baita lanaren barne-antolamendurako protokolo bat eta udal zerbitzu eta baliabideen kanporako beste protokolo bat ere, herritarrei aparteko beharrizanetan erantzun ahal izateko, gaitza berriz agertuz gero.

Neurri horiez gain, test masiboak egingo zaizkie hainbat zerbitzutako langileei, hala nola Udaltzaingokoei, Suhiltzaileei eta Etxean Laguntzeko Zerbitzukoei. Udalen eskaera bat da, Eudeleko presidentea den aldetik alkateak Babes Zibileko Planaren aholku-batzordeari helarazi ziona.

Espazio publiko seguruagoa eta osasungarriagoa
Desinfekzioa eta garbiketa

Gaur egungo osasun-krisian, Udalaren beste lehentasunetako bat espazio publikoa osasungarria izan dadin zaintzea da, eta kutsatzeko arrisku handiena duten eremuetan desinfektatze- eta garbiketa-lanak zorroztea. Horren harira, planaren indarraldian desinfektatze lan bereziei eutsiko diete, eta hiriko gune jakinetara egokituko dituztela, orain kirola edo ibilaldiak egiterik dagoenez herritarrek gehiago erabiltzen baitituzte.

Halaber, Eraztun Berdeko parkeetan 40 azalpen-kartel jarriko dira, zeinetan argibideak ematen baitira horietaz gozatu ahal izateko osasun arloko neurriak betez, eta 340 baliza ere jarriko direla, ibilbide ezberdinen noranzkoa adierazteko.

Ekitaldien kudeaketa ordenatua 

Udalak eskuartean duen beste erabaki bat hiriko ekitaldien kudeaketa ordenatua da, datorren udako kanpainarako. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ‘Uda Euskadin’ dokumentua aztertzen ari dira euskal erakundeak, tartean Gasteizko Udalak, zeinak udako ekitaldiak egin ahal izateko oinarrizko segurtasun irizpideak ezartzea baitu helburu.

Pertsonentzako leku gehiago

Hiriak bere espazio publikoaren berrantolaketa aktibatuko du, superetxadien planaren herena berehala sortuz, besteak beste, pertsonentzako espazio gehiago eskaintzeko. Helburua espaloi zabalagoak eta bizikleta-konexio hobeak izatea da, deseskaladaren faseak ahalik eta osasun- eta erosotasun-baldintza handienetan gara daitezen herritarrentzat.

Zentzu horretan, udal gobernuak ekintza plan bat diseinatu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saileko udal teknikariekin batera, hiriko espazio publikoa errealitate berrira egokitzearren.

Filosofia argia da: oinezkoek leku zabalagoa behar dute distantzia soziala betetzen dela bermatzeko eta desplazamendu aktiboak (oinez eta bizikletaz) lehenesteko. Ezin da ahaztu azken hamarkadan egindako lana eta Gasteizko diseinua gidatzen duen Mugikortasun Planaren filosofia. Etorkizuneko mugikortasuna jasangarria eta osasungarria izango da. Ibilgailu pribatuaren erabilera handitzea ere saihestu behar da, eta garraio publikoarekiko konfiantza berriz ezarri behar da.

Plan horrek hiru estrategia mota barne hartzen ditu, betiere Mugikortasun Planean oinarrituta:

  • Leku gutxi duten eta jende ugari dabilen espazioetan espaloiak zabaltzeko esku-hartzeak. Batzuk etorkizunean oinezkoentzako kaleak izatea aurreikusten da Mugikortasun Planean.
  • Hiriko lantokietarako eta industrialdeetarako bizikleta-konexioak hobetzeko
  • Superetxadiak auzo guztietan sortzen. Ildo horretan, datozen hilabeteetan gutxienez horietako % 30ean esku hartzeko asmoa agertu du udalak, ekintza errazen bitartez. Udalak erronka bat ezarri dio bere buruari: Gasteiz bere espazioa “superetxadien” ereduan oinarrituta eratzen duen lehen hiria izatea Estatuan.

Informazio gehiago Gasteizko Espazio Publikoaren planan.

Orain, gure ongizatea eta bizi-kalitatea

Inor atzean gera ez dadin

Osasun krisiaren ondorio sozial eta ekonomikoengatik zailtasunak dituzten familia gasteiztarrek Udalaren laguntza izango dute, 11 milioi euroko laguntzen funts bat gordeko baitu “familia bat bera ere atzean gera ez dadin."

Gainera, udaleko Gizarte Zerbitzuetatik, babesa ematen ari dira bereziki ahuldade egoeran dauden adingabeei, indarkeria matxista jasateko arriskuan dauden emakumeei eta bizitegi-bazterketari aurre egiten dioten pertsonei.

Arreta-ereduaren bultzatzea

Adinekoei arreta ematea da Udal Gobernuaren beste ildo estrategiko bat, haien bizi-kalitatea zaintzeko eta bakardade-egoeretan laguntzeko. Ildo horretan, Udalak pertsona ardatz duen arreta-eredua ezartzen jarraituko du bere zerbitzuetan, eta etxebizitza komunitario berriak eraikitzea bultzatuko du..

Informazio gehiago Gizarte neurrien planan.

Orain, gure ekonomia

Orain, gureak

Udalak herritarren konpromisoaren garrantzia azpimarratu du, eta konpromiso hori bat etorri behar da administrazioek hiriko dendei, saltokiei, ostalaritzari... laguntzeko egiten duten ahaleginarekin.

Gasteizko ekonomiaren babes eta laguntza hori funtsezko bi ildotan egituratuko da: batetik, hiriko enpresak, merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatzea, eta, bestetik, trantsizio energetikoranzko berrikuntza, Gasteiz Green Deal erreferentziatzat hartuta.

Tokiko kontsumoa sustatzeko laguntzak

Jasotako neurrien arteko nabarmengarriena tasen eta zergen ordainketak atzeratzea dugu, beste erakunde batzuk, Arabako Aldundia edo Eusko Jaurlaritza kasu, ezartzen ari diren neurriak osatzearren. Horrez gain, ostalaritzaren aktibitatea babesteko neurriak hartuko dira, terrazak handitzeko erraztasunak emanez, ahal den neurrian, eta mahaitxoei dagokienez eragin fiskala murrizteko neurriak hartuz, besteak beste.

Informazio gehiago Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Planan

Ekonomia berdea
Inbertsio publikoa mugikortasun elektrikoan 

Gasteizko Udalak inbertsio publikoari bultzada emateko konpromisoa berretsi du, hiri eredu iraunkorrago bat garatzeko. Alkatearen hitzetan, "gure nortasunaren ezaugarriei, Gasteizko Agendari eta gure Green Deal delakoari orpoz orpo jarraituko dion garapen bat". Ildo horretan, Vitoria-Gasteiz Green Deal itunean jasotako proiektuen bideragarritasuna lantzen jarraitzen da, bizi-kalitatea hobetzen eta hiri jasangarriagoa izaten lagunduko baitigute. Kapitulu horretan kokatzen dira mugikortasun elektrikoan egindako inbertsioak, esaterako, Salbururako tranbia egiteko 25 milioi euroak eta BEArako 46 milioi euroak.

Ekonomia suspertzeko Europatik diseinatzen ari diren laguntza planak aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan eta ekonomia berdearen garapenean oinarritutako eredua du ardatz.

Bizitegi-birgaitzea

Hainbat proiektu jarri dira abian ekonomia berderanzko aldaketa horrekin lotuta: Koroatzeko SmartENcity, Adurtzako AGREE, eraikuntzak birgaitzeko laguntzetarako arauaren berrikuspena eta Hirigune Historikoaren gizarte eta ekonomia eta hirigintza birgaikuntza egiteko azterlana, berriki esleitu dena. Udal Gobernuarentzat, hiri-birgaitzea aukera bat da ingurunearen hobekuntza, pertsonen bizi-kalitatea eta energia-eraginkortasuna uztartzeko eta, gainera, jarduera ekonomikori laguntzeko hiriko sektore garrantzitsu batean.

Trantsizio energetikoranzko berrikuntza

Berrikuntzaren eta hainbat erakunderen eta sektore pribatuaren arteko lankidetzaren bidez, Udala jasangarritasun energetikoaren arloko proiektu berritzaileak definitzen eta abiatzen ari da, merkatu-hobi berriak garatzen lagun dezaketenak, jasangarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzeaz gain. Esparru horretan, Alkatetzak koordinatutako zenbait proiektu nabarmendu dira, hala nola, “komunitate energetikoen” garapena, hirian “eguzki eraztun” bat sortzea, Gardelegiko zabortegian eguzki baratze handi bat eraikitzeko proiektua eta Gardelegiko zabortegian sortzen den biogasa aprobetxatzea, besteak beste.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.