Aitzina Folk Jaialdi Solidarioa 2013az geroztik ospatzen da Gasteizen. Bi helburu ditu: batetik, folka zabaltzea, musika, dantza eta tailerren bidez; eta, bestetik, ataxia telangiectasia izeneko gaixotasun arraroari buruzko ikerketa bultzatzea.
Aitzina elkarteak sustatzen du jaialdia; alegia, gaixotasunak eragindakoei laguntzeko taldeak.
Urriaren 11tik abenduaren 28ra egingo da.
Informazio guztia eskuragarri dago Aitzina Folk jaialdiaren webgunean(Beste leiho batean irekiko da).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.