Atzerrian lan egiteko Basque Global Industry 2026ko bekak: izena emateko epea irailaren 21era arte

2026ko abuztuaren 31n argitaratua

Bekak Basque Global Industry

Gasteizko Udalak, Garapen Agentzien Euskal Elkarteko bazkide den aldetik, atzerrian lan egiteko Basque Global Industry 80 beka berri eskaintzen ditu (lehengo Global Training programa), hilean 1.785 €-ko soldatarekin (gordinak).

Beka jasotzeko baldintzak:

  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa.
  • Ingeleseko B2 maila (proba egiteko aukera).

Basque Global Industry bekek askotariko destino eta sektoreak eskaintzen dituzte, zure interes eta asmo profesionaletara hobekien egokitzen den aukera aurkitu ahal izateko.

Ez galdu aukera hau eta eman atzerrian esperientzia aberasgarri baterako lehen urratsa!

Informazioa eta izen-ematea

Izena emateko epea: 2026ko irailaren 21era arte.

Kontsultatu beken eskaintza(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.