Zer esaten dute Gasteizi buruz? - Turismoa Gasteizen
Hona hemen azken urteotan hiria bisitatu duten zenbait pertsona ospetsuren iritzia, eta Gasteizen nahitaez ezagutu beharreko zenbait leku. Horrez gain, hiriari buruz komunikabideetan argitaratu diren artikulu nagusiak ere ekarri dizkizugu, bai eta horietan nabarmentzen diren txoko eta jarduerak ere.
Vitoria-Gasteiz nazioarteko prentsan
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72177720298051167La Repubblica bezalako zabalkunde handiko zenbait egunkarik Gasteizi buruzko artikuluak argitaratu dituzte azkenaldian. Bidaiei eta turismoari buruzko beste hainbat hedabide espezializatuk ere ikusgaitasuna eman diote Arabako hiriburuari, hala nola Condé Nast Traveler edo National Geographic. Azken horrek Gasteiz aukeratu zuen 'Best of the World 2021' helmugetako bat bezala Kultura eta Historia kategorian, hau da, bidaiatzeko 25 turismogune onenetako bat dela adierazi zuen.
Gasteiz, pantailetako izarren ikuspuntutik
https://www.youtube.com/watch?v=bRNlluV4Nv4Interpretazioko eta kazetaritzako zenbait pertsona famatuk, besteak beste, Mercedes Milák, Jon Sistiagak, Leonor Watlingek eta José Sacristánek, Gasteizko natura, enogastronomia eta historia balioetsi dute. Gasteizko FesTVal telebista jaialdian izan ondoren, herritarren abegi ona ere nabarmendu dute.
Antonio Resines, gidari dibertigarri bat
https://www.youtube.com/watch?v=iDaSUDiE0tQGure enbaxadoreak - Endika Gutiérrez 'Invert'
https://www.youtube.com/watch?v=deOBYNTPfJ8Hiriaren eta lurraldearen enbaxadore turistiko berri gisa, Udalaren eta Foru Aldundiaren eskutik, freestyler ezagunak 2021eko USN World Summer Cup aurkeztu zuen bideo honen bitartez.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.