Aldaketak COVID-19ari aurre egiteko neurrietan

Eusko Jaurlaritzak aldatu egin ditu COVID-19ari aurre egiteko neurrietako batzuk.

Zehazki, aldaketa horiek jasota daude abenduaren 1eko 42/2020 Dekretuan(Beste leiho batean irekiko da), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Honako hauek dira aldaketetako batzuk:

Egoitzak eta zentro soziosanitarioak:

Bisitak
  • Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitza-zentro sozialetan eta soziosanitarioetan, pertsona batera mugatuko dira bisitak egoiliar bakoitzeko. Egoiliar bakoitzeko, gutxienez astean bitan bisitak egiteko aukera emango da, eta, ahal dela, pertsona berak egingo ditu.
  • Zentroak bisiten maiztasun eta dibertsitate handiagoak baimendu ahal izango ditu, egoiliarraren zirkunstantzia pertsonalen, loturaren eta osasun-larrialdiko egoera deklaratu aurreko dinamikaren arabera.
  • Bisita bakoitzak gehienez ordubeteko iraupena izango du.
Irteerak
  • Ibilaldi terapeutikoak egingo dituzte erabiltzaileek, egoitzaren inguruko espazio irekietan eta senitartekoek edo hurbilekoek lagunduta.
  • Gehienez ere, astean bi irteera egin ahal izango dira egoiliar bakoitzeko, egoera epidemiologikoak horretarako aukera ematen duen zentro guztietan. Irteera horietan, saihestu egingo dira, kasu guztietan, espazio itxiak eta jendetsuak.
  • Irteerek, gehienez, ordubeteko iraupena izango dute, eta egoiliar bakoitzeko gehienez ere bi pertsonaren laguntzarekin egingo dira (senitartekoak edo hurbilekoak, biak ere).

Edukierak saltokietan

Gehienezko edukiera:

  • %60, 150 metro koadro baino gehiagoko saltokietan. Merkatalguneetan, denda eta solairu bakoitzean bete beharko da edukiera hori, dena dela denda horiek daukaten azalera.
  • %75, 150 metro koadro baino gutxiagoko saltokietan.

Alkohola

21:00ak arte erosi eta saldu daiteke alkohola (eta ez 20:00ak arte).

Ikusi Ordutegi, mugikortasun eta jarduera debekuak COVID-19agatik.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.