Mendebaldeko parkeko lanek (Jundizen) aurrera darraite abiada egokian

2020ko abenduaren 3an

Lanak irailean hasi ziern eta 2021eko udazkenean amaitzea espero da.

2020ko irailean hasi ziren lurrak eta bideak mugitzeko lanak, proiektuaren III. faseari ekiteko. Eremuaren hedadura kontuan hartuta, hegoaldean hasi ziren lanak (gutxi gorabehera eremuaren hedaduraren heren batean), gero gainerako guneetara eramango den lan-dinamika bati ekinez. Jarraian, orain arteko aurrerabideak laburbiltzen dira:

Landareen bidez deskutsatzea

Bideen trazatuaren zuinketa eginez hasi ziren lanak, bide horiek gainerako obretarako erreferentzia izango baitira. Horrez gain, balizatu egin ziren inguru kutsatuenak, zein fitoerremediazio bidez (landareen bidez deskutsatzea) tratatuko diren, in situ identifikatzeko, inora eraman beharrik gabe. AFAren Errepide Zerbitzuak jarduerak A-1 autobidearekiko duen muga markatu du.

Zaborra eta sastrakak kentzea

Gero jorratu egin zen eremua, eta azaleko garbiketa egin zitzaion. Lursailak abandonatuta eta egoera eskasean zeudenez, eskuz edo makinen bidez urteetan zehar bertara botatako zabor eta objektu ugari kendu behar izan zen. Gaika banatu ziren, gero bakoitza zegokion edukiontzira eramateko.

Edukiontziak zaborrarekin.

Erretiratutako materialen artean hondakin arriskutsuak ere bazeuden, esaterako olioak eta fibrozementuzko hondakinak. Hondakin arriskutsu horiek bakoitzari dagokion tratamendu-zentrora bidaltzen dira, kudeatzaile baimenduen bidez.

Materialak kentzea.

Zaborra garbitzea.

Hondakinen bilketa selektiboa.

Lurren mugimenduak

Behin ingurua garbituta, lur-mugimendu lanei ekin zitzaien. Urte ugaritan kamioiek utzitako materialez (harriak, lur-hondakinak, eraispeneko hondakinak) osaturiko ttonttor ugari berdintzea izan zen lehen lana. Lan horietan eraikuntzako hondakinak atera eta bereizi ziren (batez ere hormigoia eta asfaltozko aglomeratua), bertan utzita agregatuzko eta lurretako material geldoak.

Bereizitako materialak, geroago beste toki batzuetan erabiltzeko edo zaborretara botatzeko.

Hondakin balorizagarriak (hormigoia) eraikuntza-material gisa erabili ziren, parkea eta A-1 autobidea bereziko dituzten lurrezko eustormen oinarri gisa. Asfaltozko aglomeratua ez da balorizagarria; horrenbestez, udal-zabortegira eraman zen. Ttonttor horietan aurkitutako beste material mota batzuk ere bereizi dira, eta bakoitzaren izaeraren arabera kudeatu dira.

Harrizko materialak ezponda baten muinean.

Ondoren, lur eta harrizko materialak parkearen azken topografia birmoldatzeko baliatu dira, gune lauagoak utzita larreetarako, muino txikiak basoxkak landatzeko, eta ibarbideak jariatze urak biltzeko. Muino txikiak egin beharra parkea komunikabideetatik, eta kudeaketa desberdineko eremuak elkarrengandik bereizi beharrari erantzuten dio.

Topografiaren birmoldaketa.

Azkenik, arteka eta kutxak egin dira zoruan, bideak eta egoteko guneen trazatzearekin bat, gero material birziklatuen bitartez egikaritzeko.

Ingurumen-zaintza obretan

Ingurumen-zaintzako programa bat dauka atxikita proiektuak, aldiro obrak bisitatutako dituen enpresa batek egingo duena, eta jarraipena egingo duena hurrenez hurreneko txostenen bidez. Hasierako txostenean zoruari, lurpeko uren, aireari eta zaratari buruzko neurketak egin zituen, eta erreferentziazko balio gisa hartuko dira horiek. Kutsatuta egon daitekeen lekua denez gero, berebiziko jarraipena egin nahi zaie lur-mugimenduei, horien kalitatea kontrolatuz obretan izan duten jatorrizko lekuan zein helmugakoan.

Lanak aurrera jarraitzen du eremuaren gainerakoan, eta bideak egiteko beharrezko material birziklatuak eramateko lana burutzen ari da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: