Ingurugiro Gaietarako Ikastegia – Phy2SUDOE europar proiektua
Phy2SUDOE proiektua lehenago gauzatu zen PhytoSUDOEren jarraipena da. Bere helburu orokorra da Europako hego-mendebaldeko alderdi kutsatuetan fitogestiorako estrategia berritzaileak garatzen jarraitzea. Horretarako, kutsadura mota ezberdinak dituzten beste leku batzuk gehitu dira, eta garai bateko meategi inguruetan —esaterako, Lanestosan (Bizkaia)— bizi diren landare autoktonoek deskutsatzeko izan dezaketen ahalmena ikertuko.
Oraingo honetan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia arduratuko da proiektuaren komunikazioaz, baita udal lurretako lurzati pilotuak zehaztu eta horien jarraipena egiteaz ere; Arinizen iparraldeko lurrak izango dira, Jundiz industrialdearen eta A-1 autobiaren artean daudenak. Olarizuko lorategi botanikoko germoplasma bankuak ere lagunduko du, lurzoru kutsatuetara egokitutako landare-espezieak gorde eta ikertuko baititu.
Informazio gehiago
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.