Itun Berdeko Enpresen I. Topaketa

Ekitaldia, 2012ko abenduaren 10ean izan zen, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, eta bi zatitan egin zen.

Arratsaldeko lehen orduan, tailerrark egin ziren eta Itun Berdeko enpresek aukera paregabea izan zuten euren ideiak partekatu, beste esperientzia batzuk entzun eta kontaktu berriak egiteko.

Lau tailer espezializatuak erreferente diren erakundeetako profesionalek moderatu zituzten. Innobasquek 1. mahaia zuzendu zuen, "Eraikuntza eta zaharberritze jasangarria"ri buruzkoa; Tecnaliak 2.a, "Energia eraginkortasuna industrian"i buruzkoa; Ihobek 3.a zuzendu zuen, "Ekodiseinua"ri buruzkoa eta 4.a, "Jasangarritasuna marketin-tresna gisa merkataritza- eta ostalaritza-sektorean", Rafa Doriak moderatu zuen, Ikei aholkularitzakoak.

Saioan parte hartu zutenek jorratutako gaietan aditu direnei entzun eta haiekin hitz egiteko parada izan zuten.

Baina, eztabaidaz gain, elkar ezagutzeko, hitz egiteko eta oparoak eta luzerakoak izango direla espero dugun harremanak hasteko parada ere izan zen. Europa Biltzar Jauregiko behatokiko Coffe&Talk-en loratu ziren horiek guztiak.

19:00etan, jardunaldiko ekitaldi nagusia inauguratu zen Vitoria-Gasteizko alkatearen eskutik, Javier Maroto. Alkateak aukera hori aprobetxatu zuen, Itun Berdeko urte honetan, jasangarritasunarekin konpromisoa hartu duten enpresa guztiei publikoki eskerrak emateko.

Bere hitzaldiaren ostean, 12 hilabete hauetan Itun Berdea zer izan den, nola garatu den, zein protagonista izan dituen eta gauzatu diren jarduerak aztertzeko unea iritsi zen. Hori guztia, Edurne Baz kazetari eta aurkezlearen eskutik egin zen.

Hitzaldi nagusia Javier Goyenechek eman zuen, FUN & BASICS enpresaren sortzaileak, eta sortu berri duen proiektuari buruz hitz egin zigun: ECOALF enpresa. Jasangarritasuna eta berrikuntza ardatz nagusi dituen proiektua.

Ekitaldian ere, Itun Berdea babesten duten enpresen sustapen-, sentsibilizazio- eta bultzada-lan ezinbestekoa ofizialki aitortu zen. Enpresa horiek gabe ezinezkoa izango baitzen bide hau egitea. Arte txiki bat banatu zitzaien, 2012. urte honetan sortu denaren sinbolo gisa eta, zalantzarik gabe, hazten jarraituko dena.

Jardunaldiaren unerik hunkigarriena, Itun Berdea osatzen duten 701 enpresei eskerrak emateko bideo bat proiektatu zenean izan zen.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157632223220804(Beste leiho batean irekiko da)

Eskerrik asko Itun Berdeko urte hau egia bihurtu duzuen guztiei!

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.