Kutsatuta egon daitekeen kokaleku baten kalitatea ikertzea, Jundizko poligonoaren mendebaldean

Laburpena

Amaitutako proiektua

Abiapuntua: Jundizko poligonoa urbanizatzeko legarrak erauzteari utzi eta gero erabili gabe geratu diren nekazaritza-lursailak. Gaur egun hainbat inpaktu izaten ari dira (kontrolatu gabeko isurketak, nekazaritza-hondarren biltegia, zaborren pilaketa, etab.)

IHOBE(Beste leiho batean irekiko da)k eragiten dien zonen inbentarioa: "Kutsatuta egon daitezkeen" zona hauei dagozkienak: 01059-01788 eta 01059-01789 (Geoikerreko kodeak). Zona bien azalera batuta da 92.800 m2, eta duten isurketa bolumena 51.540 m3, gutxi gorabehera.

Helburua: lursail horretako lurzoruaren kalitatea ikertzea.

Irudia. Inbentariatutako zona

Aurrekontuari buruzko informazioa

Ikerketa indarrean dagoen legeei jarraiki (4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa(Beste leiho batean irekiko da); eta 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa(Beste leiho batean irekiko da), lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia era norainokoa zehazten dituena) eta Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza izango du.

Eusko Jaurlaritza

Esleipenak eta/edo kontratazioa eta pleguen erreferentzia

Ikerlana egitea Basoinsa(Beste leiho batean irekiko da) enpresari esleitu zaio. Enpresa horrek lan hauek egin beharko ditu, besteak beste:

  1. Lehenengo fase: esplorazio-ikerketa. Kutsatzaile eta izan daitezkeen eta lurzorua aldatzeko gai diren sustantziak bilatuko dira.
  2. Bigarren fasea: Ikerketa xehatua. Bigarren analisi sakonago honetan, pertsonen osasunerako eta ingurumenerako kutsatzaile izan daitezkeen sustantzia horien arriskua balioetsiko da, kontuan hartuta etorkizunean zertarako erabiliko den lurzoru hori.

Ikusi esleipena

Ikusi esleipenduna

Aurrerapenak

Kutsadura-ikerketaren aurrerapenei buruzko berriak:

  1. Jundizeko Mendebaldeko lurtzoruaren-kalitatearen Esplorazio-Ikerketaren Txostena aurkeztua izan da.
  2. Jundizeko Mendebaldeko lurtzoruaren-kalitatearen Ikerketa Zehatzaren Txostena aurkeztua izan da.
  3. Jundizeko Mendebaldeko partzelen Arriskuen Analisiaren-Txostena aurkeztua izan da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: