Jarduera batzordeak: kudeaketa parte-hartzailearen adibide

Gaur egun urteak betetzea gauza berriak esperimentatzeko aukera da.

Adinekoek Gasteizen proiektu ugari proposatu eta martxan jartzen dituzte.

Hemen duzu bide irekia, zuk nahi beste luze eta irekia. Zure zain gaude.

Har ezazu parte!

https://www.youtube.com/watch?v=n4pZoJFwlDw(Beste leiho batean irekiko da)

Parte-hartzailearen eredua

Adinekoek haien zentroetako hileko egitaraua eskuzabaltasunez eta konprometituta erabaki eta antolatzen dute, Jarduera batzordeen bitartez eta teknikariek lagunduta.

Kontsulta ezazu Agenda

Halako ekarpenek balio sozial, kultural eta emozional handia daukate.

Gehiago jakin nahi baduzu, galdetu ezazu Adinekoentzako Zentro Soziokultural gertuenekoan, edo kontsulta ezazu Batzordeen gida.

Batzordeen gaiak askotarikoak dira baina are askotarikoagoak izan daitezke. Esaguzu zer interesatzen zaizun, besterik ez duzu egin behar.

Gehiago jakin nahi baduzu, kontsulta ezazu batzordeetan parte-hartzerako ereduari buruzko ikerketa (pdf).


Batzorde bakoitzaren zereginak

Gaur egun, 8 batzorde daude, eta zentroetan kultura, aisialdia, osasuna eta gizarte harremanak hobetzeko lanean dihardute:

Osasun batzordea

Osasunari lotutako hitzaldi, ikastaro eta jardunaldiak. Sentsibilizatzeko kanpainak.

Hezkuntza batzordea

Hezkuntza eta zabalkundeko gaiei buruzko hitzaldiak. Kultura lehiaketak. Zinema, antzerkia eta museoei loturiko jarduerak. Arte erakusketak: pintura, argazkigintza, eskultura...

Ikus-entzunezkoen batzordea

Bideo, dokumental, zinema, argazkien... proiekzioak

Irakurketa batzordea

Irakurketa suspertzeari lotutako jarduerak: irakurketa kluba, poesia errezitaldiak, garaikideko gaiei buruzko eztabaidak...

Batzorde eszenikoa

Musika emanaldiak, dantza erakustaldiak, antzerkia. Poesia errezitalak eta umore-bakarrizketak.

Gizarte batzordea

Elkarbizitzarako egunak. Jaiak (Inauteriak, San Prudentzio, Gabonak, Olentzero...)

Txangoen batzordea

Egun baterako txangoak hiritik kanpo: kultur txangoak eta hondartzara joatea.

Aisialdi batzordea

Mahai-jokoak (kartak, dominoa, partxisa, xakea....), bestelako jokoak (petanka, igela, croquet...). Bingoa eta dantzaldiak ere bai.

Batzordeek urtero hobetzeko proposamenak egiten dituzte, Adinekoen Zerbitzuaren menpean. Konpromiso horiek betetzeari esker Zentroetako funtzionamendua eta parte-hartzea hobe daitezke.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: