Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Altxor bizia: argiaren elizpea eta Santa Maria katedralaren barrualdea.

Hiria ezagutzea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: hiria ezagutzea

Izena eman online

Azalpena

Jarduera honetan, lehenik eta behin, Santa Maria katedralaren elizpeko analisia historiko eta artistikoa egingo da. Ondoren, elizpe horretako polikromien argi- eta soinu- ikuskizuna ikusiko da. Gero, katedralaren erdiko nabera bisita egingo da. Bertan, arkitektura gotikoaren ezaugarriak ezagutuko dira eta hilobi gotikoak eta errenazentistak bereziki aipatuko dira. Ibilbidea sakristia bisitatuz amaitzen da.

Jarduera honen bidez, Santa Maria Katedrala zaharberritzeko lanen sustapena eta zabalkundea sustatu nahi da.

Oharra: Bisita honetan ez dira ikusten ez erronda-pasabidea, ez triforioa, ez kripta.

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Katedralaren alderdi arkitektoniko eta artistiko batzuk aztertzea.
  • Arkupearen bilakaera historiko-artistikoa ezagutzea.
  • Arte gotikoaren ezaugarriak ezagutzea.
  • Katedralaren historia higigarriaren alderdi ezezagunak ezagutzea.
  • Ikasleengan ingurunea oro har eta hiriko ondare historiko-artistikoa bereziki baloratzeko eta errespetatzeko ohiturak eta jarrerak sustatzea.

Hartzaileak

DBH, DBHO eta HEE.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Hasiera-lekua: Santa Maria katedraleko bisitarien zentroa.
  • Hasiera-ordua: 09:30. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi hori izena emateko orrian "oharrak" atalean eta egokitzen saiatuko gara.
  • Iraupena: 1:30 ordu inguru.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin joango da, eta irakasle hori izango da taldearen portaeraren arduraduna.
  • Ordaintzekoa: ez
  • Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara, ingelesa.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Izen-emateak onartuko dira egunak eta lekuak bete arte. Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun lehenago.

Informazioa

  • Antolatzaileak: Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Hezkuntza Zerbitzua.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
  • Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta Blanca Pastor (945 16 16 16 – 6555 luzapena / bpastor@vitoria-gasteiz.org).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.