Udalaren ur-zerbitzua erabiltzeagatik, hondakin-uren tratamenduagatik eta estolderiagatik ordaindu beharreko tarifak, 2022ko apirilaren 1eko ALHAO aldizkarian argitaratuak :
Tarifa: Hartunea instalatzen denean, ur-horniketarako eta ur zikinen saneamendurako (estolderia eta arazketa) zerbitzua erabiltzeko eskubidea izateagatik, eta erabiltzaile edo abonatuen erregistroan egiten den inskripzio bakoitzeko; kontuan hartu behar da kuota hau kontsumitutako ur-emariagatik ordaindu beharreko kuotaren desberdina dela. Hiru hilabetero:
Komunitateetan ur hotzaren kontsumoa neurtzen duten kontadore orokorrak: finkako elementu desberdinei dagozkion zerbitzu-kuoten batuketa izango da ordaindu beharreko urteko kuota. Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) arabera egoki gertatzen den kontagailuaren diametroari begira zehaztuko da kuota hori.
Hornikuntza-kontratua sinatzerakoan, kontsumoaren, kontsumituko duen uraren arazketaren eta estolderiaren gaineko bermea jarri beharko du eskatzaileak. Kontagailuaren kalibrearen arabera zehaztutako bi hiruhileko zerbitzu-kuoten parekoa izango da berme hori.
Hobariak: Legez ezagututako familia ugarien ohiko bizileku diren etxeetako kontsumoa likidatzeko, hirugarren kontsumo-tartean egindako kontsumoari bigarren tarteari dagozkion tarifak aplikatuko zaizkio. Hobari hori eskuratzeko eskatu egin beharko dute interesatuek, eta baldintza betetzen dutela egiaztatu. Fakturazio datan aplikatuko da hobaria, baldin eta eskatzen den baldintza betetzen bada une horretan eta kontratuaren titularra aldi berean familia ugariaren txartelaren titularra bada.
Gaur egun AMVISAk kudeatzen dituen baina ur hornikuntzan baja emanda dauden Gasteizko udalerriko nekazaritza eremuko administrazio batzarretan erregistratzen den edateko uraren kontsumoaren batez bestekoa kalkulatuko da -biztanleko bakoitzeko, urtean-. Batez besteko ur kontsumo hori administrazio batzar bakoitzeko biztanle kopurua biderkatuko da -2020ko abenduaren 31ko errolda aintzat harturik-, eta ateratzen den ur bolumenaren gainean estolderia eta arazketa tarifa hauek aplikatuko dira. Formula aplikatzetik kontagailua irakurtzetik ondorioztatzen dena baino kontsumo txikiagoa ateratzen bada, azken hori aplikatuko da.
AMVISAk bi urtean behin berrikusiko ditu erroldako datuak eta batez besteko kontsumoa.
Gaur egun AMVISAk kudeatzen dituen baina ur hornikuntzan baja emanda dauden Gasteizko udalerriko nekazaritza eremuko administrazio batzarretan erregistratzen den edateko uraren kontsumoaren batez bestekoa kalkulatuko da -biztanleko bakoitzeko, urtean-. Batez besteko ur kontsumo hori administrazio batzar bakoitzeko biztanle kopurua biderkatuko da -2020ko abenduaren 31ko errolda aintzat harturik-, eta ateratzen den ur bolumenaren gainean estolderia eta arazketa tarifa hauek aplikatuko dira.
Gasteizko Udalak eta Zigoitikoak izenpetutako hitzarmenean finkatutakoaren arabera ordainduko da ur horniketa.
Etxeetakoez kanpoko Ur Zikinak Estolderi Sarera Isurtzeagatiko Tasa arautzen duen Ordenantzako dagokien kanona ordaindu beharko dute.
Bertan finkatzen denaren arabera likidatuko dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.