AMVISA - Bezeroarentzako informazioa - Kontadoreen irakurketa
Kontadoreek abonatuen kontsumoak kontrolatzeko balio dute, eta fakturazio zuzena egiteko: erabiltzaile bakoitzari gastatutako ura kobratuz.
Gure hiriko kontadoreen ezaugarriak
Gure hirian dauden kontadore guztiak turbina bidezko abiadura kontadoreak dira. Ura horietatik barrena igarotzen denean, turbina bat mugiarazten du, eta horrek egiten du kontaketa.
Kontadoreek ura pasatzen uzteko diametro desberdinak dituzte etxebizitza edo industrian kontsumo egokia errazteko (ur asko kontsumitzen duen industria batek kontsumo normala duen etxe batek baino diametro handiagoko kontadorea beharko du). Kobratzen den tarifa aldatu egiten da diametro horien arabera.
Etxebizitza-eraikin gehienetan kontadore orokor bat dago sarreran, eta ondoren, depositu bat (eraikin zaharrenetan)eta kontadore-bateria bat aurki ditzakegu, abonatu bakoitzaren kontsumoaren berri ematen digunak.
Etxeetako kontadoreez gain, badaude kontadore berezi batzuk ere sareko hodi garrantzitsuenetan, ur-hartuneetan, sute-ahoetan, eta abar. Kontadore horien funtzioa elementu horietatik irteten den ur-kopurua neurtzea da.
Nola irakurtzen dira kontadoreak?
Etxeetako kontadoreak hiru motatakoak izan daitezke:
1. mota:
"Erloju" bakoitzak kopuru bat adierazten du, eta kopuru hori bere erreferentziako unitatearekin biderkatu behar da (erlojupean ageri den zenbakia). Balio guztiak batuta guztizko kopurua lortzen dugu.
2. mota:
Orratzak metro kubikoko (m3) funtzioak adierazten ditu. Bira oso bat ematen duen bakoitzean unitate bat gehitzen zaio zenbakizko kontatzaileari, eta horrela, guztira zenbat metro kubiko kontsumitu diren jakin daiteke.
3. mota:
Zenbakizko kontadore bakar bat dago, eta bertan kontsumitutako metro kubikoen kopuru osoa ageri da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.