Eskaladaren hastapena. Bigarren Hezkuntza (DBH)
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -
Eskola-eskaladako COVID protokoloa 2021-2022
Izen-ematea
Irailaren 14tik 20ra. Aldez aurretik, irailaren 9tik 14ra bitartean, ekitate-printzipioan oinarrituta, lehentasunezko inskripzio-aldi bat ezarriko da, arreta eta laguntza behar gehien duten ikastetxeetan udal-baliabideetarako sarbidea errazteko.
Azalpena
Eskaladaren oinarrien ezaguera eta praktika eskalada-murruan.
3 SAIOKO ikastaroak (asteko saio bat).
Balioak
Nortasuna, barne hartzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, gizalegea, parte hartzea eta bizi-kalitatea.
Helburuak
- Eskaladaren oinarrizko teknikak ezagutu eta praktikatzea.
- Segurtasun eta babes arauak ikasi eta aplikatzea.
- Sasoi fisikoa hobetzea indarraren, iraupen gaitasunaren eta koordinazioaren alderdietan.
- Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Antolamendua
- Lekua: Ariznabarreko kiroldegiko eskalada-murrua.
- Ikastaro kopurua: 25.
- Egutegia eta ordutegia: izena ematerakoan, ikastaroa zein egunetan eta ordutan emango den aukeratuko da. Hauek dira eskuragarri dauden datak eta ordutegiak.
- Iraupena: 60 minutu.
- Parte-hartzaile kopurua: ikasgelan sortutako bizikidetza-talde egonkorra errespetatu egin behar da, ikastaro bakoitzeko 25 pertsona gehienez.
- Garraioa: barne, halaxe eskatuz gero.
- Hizkuntza: euskaraz, gaztelaniaz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: izena emateko orria bete eta bidali.
- Garraioa eskatuz gero, rokodromoak kudeatzen dituen enpresa zentroarekin harremanetan jarriko da eskabidean sartzen den helbide elektronikoaren bidez, xehetasunak zehazteko.
- Eskaeren kopuruaren arabera, Kirol Zerbitzuak mugatu ahal izango du ikastetxe bateko taldeen kopurua, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzekotan.
- "Oharrak" atalean, hezkuntza behar bereziko ikaslerik dagoen adierazi.
- Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 195 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.
- Oharrak: premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo bestela, istripua izan duen pertsonaren kontura.
Informazioa
Kirol Zerbitzua: 945 16 15 55
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Udaleko hezkuntza jarduerak - Gorputz hezkuntza eta kirola
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.