Gasteizko Udaltzaingoa herritarrei laguntzeko zerbitzu publikoa da, haiei egunaren 24 orduetanlaguntza, babesa eta informazioa emanez, betiere 092 zenbakiko eskariei erantzunez.
Gure helburua herritarrek beren eskubide eta askatasunak balia ditzaten bermatzea da -dela aurretiaz neurriak hartuta, dela geroko laguntzaren bitartez-, bai eta gizartearen funtzionamenduari, eta herritarren ongizate eta bizi-kalitateari laguntzea ere.
Zure esanetara gauzkazu larrialdietarako 092 telefonoan, informaziorako 945 16 14 05 telefonoan eta Agirrelanda kalearen 8an eta Jose Erbina kaleko instalazioetan.
Euskal Herriko Poliziari buruzko legearen 27. artikuluan xedatzen denaren arabera, Udaltzaingoek honako eginkizunak bete behar dituzte:
092 zenbakia bitarte, Udaltzaingoak udalerri osoan dihardu; bere xedea gerta daitezkeen dei guztiei gehienez ere 10 minutuko denbora-tartean erantzutea da. Patruila molde ezberdinak egoteak (motordunak, auzoko polizia, Berehala erantzuteko patruilak, bizikleta gaineko poliziak, eta abarrek) azkar eta arin erantzuteko ahalmena bermatzen du.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.