Plan estrategikoak, zerbitzu programatuak eta eskatutako zerbitzuak bitarte, herritarrei laguntzeko zeregina du ardura, betiere segurtasuna eta elkarbizitza zainduz. Eskumen esparru zabaleko polizia gisa jarduten du (herritarren segurtasuna, polizia judiziala, babesa, trafikoa, administrazio polizia,… ), eta, beharren arabera, Udaltzaingoaren arlo espezializatuen eta mugikortasunaren alorreko esku-hartzeekin koordinatuta osatzen du bere jarduera.
Gasteizko Udaltzaingoa polizia judizialaren zereginetan aritzen da: zigor alorreko salaketak jaso eta izapidetzen ditu, frogak bildu, atxilotuak epaileen eskuetara eraman, bai eta delituak eta zigor alorreko erantzukizuneko jardueretan aritu ere. Unitate honen ardura dira etxeko eta genero indarkeriako kasuak, gizarte babesa eman beharrekoak, eta adingabe eta gizatalde babesgabetuenetako kideak tartean daudenak.
Hiriko bideetan segurtasuna sustatzea du zeregin, biktimak eta bide-istripuak murriztea lortzeko, Europako Batzordearen “Zero Ikuspegia” estrategiaren barruan, trafiko seguru, jasangarri eta gizatiarrago baten alde eginez, eta Bide Segurtasunaren Udal Plan Estrategikoan parte hartuz.
Unitatearen berezko zerbitzu programatuen eta eskatutako zerbitzuen prozesuen buru da. Izan ere, lan hauek egiten ditu: bide-istripuen ikerketa eta instrukzioa polizia judizialaren eginkizunekin; Trafikoko eta Bide Segurtasuneko araudia betearazteko zaintza eta kontrola; bide-seinaleak hobetzeko iradokizunak; eta Udaltzaingoaren ibilgailuen kudeaketa.
Zuzendaritzari eta Burutzari kudeaketaren informazio integratua emateaz arduratzen da, erabakiak hartzeko prozesuan lagundu asmoz. Zeregin nagusien artean hauek daude: kidegoaren barne- eta kanpo-komunikazioa; prestakuntzaren koordinazioa; kalitatearen, informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketa; eta komunitatearekiko eta interes-taldeekiko harremanen kudeaketa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.