Istripu eta ezbeharrak ekidin asmoz, Udaltzaingoak zenbait gomendio argitaratzen aldian behin, bere eskumeneko alorren inguruan: Premiazko gorabeheren aurrean lasaitasuna galdu gabe jokatu behar da, ahalik eta azkarren egoeraren berri eman, eta larrialdietako zerbitzuek adierazitakoa jarraitzea. Hemen arrisku egoerei aurre egiteko aholku eta gomendio sorta bat aurkituko duzu.
Udaltzaingoak hitzaldi eta ikastaroak antolatzen ditu aldian behin, nork bere burua babesteko neurriak sustatu eta herritarren arteko bizikidetza hobetu asmodunak. Jarduera horietako batzuk gizatalde jakin batzuei zuzentzen zaizkie (adinekoak, eskolako haurrak,...), eta Udalaren hezkuntza jardueren testuinguruan egiten dira.
Substantzien kontsumoaren aurreko Prebentzio eta Hezkuntza Neurrien Zerbitzuak 12 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako programa bat eskaintzen du, arrisku-faktoreak murrizteko eta adingabeen alkohol eta drogen kontsumoaren aurrean babesa handitzeko.
Bi orduko informazio- eta hezkuntza-tailer baten bidez, seme-alabengan jokabide arriskutsuak prebenitzen eta detektatzen lagunduko duten balioak, baliabideak eta estrategiak sustatu nahi dituzte zerbitzuko teknikariek.
Programa hau Hirian Hezi hezkuntza-jardueren barruan dago.
Informazio gehiago: "Nik kontrolatzen dut. - Eta orain zer?" Nola lagundu nerabeen etxeko irteerak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.