Udaltzaingoa - Zer egin, baldin eta... delituren baten biktima banaiz

Udaltzaingoa

Zigor Kodean jasotako delitu edo faltaren baten biktima izan bazara, Udaltzaingoaren instalazioetara etorri behar zara, salaketa egitera. Honako hauetan aurkituko gaituzu:

  • Agirrelanda kaleko udaltzain-etxea
    • Salaketei erantzuteko ordutegia: 24 orduz, urteko egun guztietan
    • Aldez aurretiko hitzordua eskatu:
      • Online bidez edo
      • 010 telefonora deituz 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 08:00etatik 14:00etara larunbatetan. Ordutegi honetatik kanpo deitu 945 16 14 23 telefonora.
  • José Erbina kaleko udaltzain-etxea
    • Salaketei erantzuteko ordutegia: 07:00etatik 21:00etara
    • Aldez aurretiko hitzordua eskatu:
      • Online bidez edo
      • 010 telefonora deituz 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 08:00etatik 14:00etara larunbatetan. Ordutegi honetatik kanpo deitu 945 16 14 23 telefonora.

Biktima izan den edo zuzenean interesa duen orok aurkez dezake salaketa, betiere Nortasun Agiri Nazionalarekin behar bezala identifikatzen bada. Falta edo delituren biktima adingabea bada, bere tutoreak edo legezko ordezkariak lagunduta etorri behar du.

Salaketei buruzko zalantzarik baduzu, zatoz gure instalazioetara edo dei egiguzu 945 16 11 00 telefono zenbakira, eta informazio zehatzagoa emango dizugu.

On-line salaketa

Salaketa web-orri honen bidez modu arin eta eraginkorrean izapidetzeko aukera eskaintzen dizu Udaltzaingoak, legeak ezarritako salbuespenak errespetatuz: ezin da salaketa telematikorik egin delituaren egileak identifikatuta badaude, ezta pertsonen aurkako indarkeria dagoen kasuetan ere.

Behin on-line izapidetzea amaitu duzunean, berretsi egin beharko duzu sinaduraren bidez. Horretarako, zurekin harremanetan jarriko gara Udaltzaingotik, egun eta ordu jakin bat hitzartzeko, eta udaltzain batek zure etxean emango dizu salaketa-orria. Ez ahaztu sinatu ezean salaketak ez duela legezko baliorik izango.

Salatu daitezkeen gertakariak

  1. Diru-zorroa galtzea, dokumentazio edo/eta beste zuelarik
  2. Diru-zorroa lapurtzea, dokumentazio edo/eta beste zuelarik
  3. Bestelako lapurretak
  4. Bizikleta lapurtzea
  5. Matrikula-xaflak lapurtzea
  6. Nahita egindako kalteak
  7. Ibilgailuan nahita egindako kalteak
  8. Animaliak lapurtu edo galtzea
  9. Lapurreta ibilgailu barruan
  10. Ibilgailua ebatsi edo lapurtzea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.