Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Historia

Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Egokitzea | Kudeaketa | Toki interesgarriak | Hezkuntza | Bisita birtuala

Eraztun Berdea eratzeko ideia XX. mendeko 90eko hamarkadaren hasieran sortu zen, Vitoria-Gasteizko ingurumariko arazoei eta eremu horrek, oro har, zuen degradazio egoerari konponbide bateratua eman ahal izateko.

1990eko hamarkadaren hasieran, proiektua abian jarri zenean, baziren hiriko kanpoaldean ekologiaren aldetik balio handia zuten eremuak. Armentiako eta Zabalganeko basoak eta Zadorra ibaia, esaterako,Vitoria-Gasteizko hiri eta industria zabaltzeari aurre egitea lortu zuten. Gelditzen ziren naturguneen biziraupen hauskorra mehatxatzen zuen hainbat legar hobi, zabortegi eta bestelako gune hondatu zegoen. Inguru honetako baldintzak kaskarrak ziren bai bertan egoteko bai inguruetatik paseatzeko; finean, hiria eta bere landa eremua lotzeko oztopo fisiko eta soziala zen.

Arazo horiei aurre egiteko eta gune horiek oneratzeko asmoz, eskala handiko proiektu bat martxan jartzea erabaki zuen. Proiektu horrek hiriko kanpoalde guztia barne hartuko zuen, eta konponbidea emango zien bai esku hartze gehien jasaniko guneei bai naturguneei.

Funtsean, helburua hiri inguruko gune berdeen sare bat osatzea izan zen. Halaber, 1986ko Hiri Antolamenduko Planak ideia hori babestu eta gorpuztu zuen. Izan ere, plan horrek proposatu zuen hiriko gune berdeen sistema hiringuruko eremuetara ere zabaldu behar zela.

Mugarriak

  • 1992: Lehenbiziko lanak Eraztunean: Zabalganeko legar hobiaren oneratze ekologikoa.
  • 1996: Ingurumen hezkuntzari lotutako lehenbiziko jarduerak, 1.400 parte hartzaile izan zituztenak.
  • 1997: Lankidetza hitzarmena sinatu zen Arabako Foru Aldundiarekin, honek Gasteizko Udalari uzten ziolarik Armentiako parkearen kudeaketa.
  • 1998: Arkautiko urmaelaren leheneratzea, Europar Batasunak finantzatutakoa, San Tomás eta Errekaleor erreken desbideratze proiektuaren lehen atal gisa.
  • 1998: Olarizuko baratzeak egokitu ziren, nekazaritzako lursailek, larre narriatuek eta kontrolik gabeko hondakin isurketek betetzen zuten gune batean.
  • 1999: Eraztun Berdea Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamenduko Planean sartu zen.
  • 2000: Espainiako Habitat batzordeak "Best" Jardunbide Egoki gisa hautatu zuen Eraztun Berdea, Dubaiko Praktika Onen Nazioarteko III. Lehiaketaren testuinguruan.
  • 2002: Ramsarreko Hitzarmenak nazioarteko hezegune garrantzitsu izandatu zuen Salburuko hiri inguruko parkea.
  • 2002: Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Zadorra ibaia hidrologiaren aldetik egokitzeko eta ingurumenaren aldetik oneratzeko proiektuaren lehen fasea finantzatu zuen.
  • 2004: Eraztun Berdean zehar doazen ibilbideak eta hirizidorrak egokitzeko proiektua egin zen, erabilera publikoa sustatzearren.
  • 2004: Salburuko hezeguneak eta Zadorra ibaia Garrantzi Komunitarioko Lekutzat hartu ziren Natura 2000 sarearen baitan.
  • 2005: Zadorra ibaiaren uholdeetarako ibilgu bat sortu zen Gamarran.
  • 2007: Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa (Ataria) eraiki zen eta hari lotutako hezkuntza programa abian jarri zen.
  • 2007: Urarteko baratzeak (Abetxuku) egokitu ziren Zadorra ibaiaren parkean, ibaiertzean zeuden legez kanpoko baratzeen ordezko gisa.
  • 2008: Fundación Biodiversidad erakundeak diru laguntza eman zuen parkeetako informazio panelak instalatu eta eguneratzeko.
  • 2008-2009: INBIOS proiektua garatu zen Salburuko hezeguneetako biodibertsitatea handitzeko, Fundación Biodiversidad diru laguntzarekin.
  • 2009: Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza eman zuen Eraztun Berdeko egokitze lanak egiteko.
  • 2010: Olarizuko Lorategi Botanikoko Europako basoen arboretoaren lanak amaitu ziren.
  • 2011: Olarizuko Lorategi Botanikoko Germoplasma Bankua martxan jarri zen.
  • 2012: Eraztun Berdearen Bira egokitu eta seinaleztatu zen.
  • 2012: Saria eman zioten Germoplasma Bankuari Udalsarea 21 sarien 4. edizioan, Biodibertsiatearen atalean.
  • 2012: Ingurumen hezkuntzako jarduerei hasiera eman zitzaien Olarizuko Lorategi Botanikoan.
  • 2014: Eraztun Berdearen ibilbideen gida eguneratua argitaratu zen.
  • 2015: Salburuko hezeeguneak eta Zadorra ibaia Natura 2000 sareko Kontserbazio Bereziko Leku (KBL) izendatu zituzten, eta Salburuaren kasuan, baita Hegaztiak Babesteko Zona Berezia ere.
  • 2016: Neberetako parkea Eraztun Berdearen parke gisa egokitu zen.
  • 2018: Parkeetako sarreretan dauden interpretazio panelak berriztatzea.
  • 2018. “Eraztun Berdearen 25 urte” urteurrena ospatzea.
  • 2019: LIFE LUTREOLA SPAIN / LIFE13 NAT/ES/001171 proiektuaren amaiera. Bisoi europarra babestea eta sustatzea izan zen proiektuaren asmoa.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.